"IRUDI BAT, HAMAIKA ISTORIO LABUR"
2014ko LIBURUAREN EGUNA
EKINTZA
Liburuaren eguna ospatzeko, “IRUDI BAT , HAMAIKA ISTORIO LABUR” ekintza aurrera eraman dugu eskolan.
Horretarako, ikasle eta familiek, elkarrekin lan egin dute, aldez aurretik emandako irudi bati buruzko mikro-istorio edo kontakizun labur bat idazteko.
Liburuxka honetan agertzen dena egindako lan guztien lagin txiki-txiki bat besterik ez da.
Talaia Bordari Mediatekak biziki eskertu nahi dizue ekintza honetan parte hartu duzuen guztiei. Beti esaten dugun bezala, zuek guztiak gabe ezin izango baikenuke horrelako ekintzarik gauzatu.
MILA ESKER!
Carmen Gutierrez Echauz
Talaia Bordari Mediatekako arduradunaETA BEREHALA KONTURATU NINTZEN EGIA ZELA, GEZUR BAT KONTATZEN HASI ZELAKO.
Joseba Sarrionaindia
"Hartu nuen arkatza,hartu nuen papera,idatzi nuen mezua eta botilan sartu nuen.
Orain itsasoa falta zait".
Unai Ayerra
IRUDIAK ETA FAMILIETAN SORTUTAKO ISTORIOAK
Jasotako istorio guztiak irakurri ahal izateko, klikatu zenbakietan
ESKOLAKO LIBURUTEGIA. HELENE IZETAren familia 4. D
Eskolako liburutegian bazen iratxoen ipuin bat, Txomin eta Kattalin anai-arreben istorioak kontatzen zituena. Luzaroan zeramaten ipuin berean bizitzen eta Txomin, iratxo izateaz aspertzen hasia zen.
Gau batez, beste ipuin batera alde egitea erabaki zuen. Milaka zeuden arren, Kattalinek bazekien non bilatu.
Komikien sailera joan eta han aurkitu zuen anaia, beti amesten baitzuen super-heroi bat izanen zela noizbait.
Anaia eskutik hartu eta jatorrizko ipuinera bueltatu ziren, goizean umeak eskolara iristeko berriz prest egoteko.
EGUZKIAREN LAPURKETA. AITOR LAPITZen familia 3. D
Behin batean jenio maltzur batek eguzkia lapurtu eta ezkutatu egin zuen. Munduan iluntasuna, gaua eta hotza zegoen bakarrik.
Gizon aberats guztiak eguzkiaren bila hasi ziren , lortu gabe. Baina gau batean, menditik zebilen ume pobre batek, kutxa bat aurkitu zuen. Irekitzean, eguzkia irten zen eta eguna berriro bueltatu zen mundura.
SORGINAREN PIRULETAK. IRATI HERNANDEZen familia 3. B
Josefinak txotxongiloak egiten zituen, eta benetan eskaera polita iritsi zitzaion. Talaia ikastetxeko ikasleek munduko umeei buruzko emanaldi bat egin behar zuten eta, txotxongiloak, berak egin behar zituen.
Gau eta egun gogor lanean aritu ondoren prest zituen guztiak: batzuk mutilak, besteak neskak, ile horiak eta ile beltzak, azal argikoak eta beltzaranak…
Josefina txotxongiloarengana zuzendu zen eta eguna iritsi zela esan zien. Urduri egon arren emanaldi bikaina egingo zutela bazekiten.
Eta bai emanaldi bikaina egin ere!
Xabier Mendiguren
AMETS GAIZTOAK. URKO ABANZABALEGIren familia 3. A
Logelan, komunean, sukaldean, txoko gehienetan daude armairuak; baina, nire logelakoa benetan berezia da. Gauetan amets gaiztoak izaten nituen armairutik norbait atera eta jango ninduela pentsatzen bainuen.
Egun batez, armairua irekita utzi nuen eta bertan zeuden arropei begira lokartu nintzen.
Handik aurrera egunero armairua irekia utzi nuen eta… akabo nire amets gaiztoak!!!
GAUEKO HEGAZTI EDERRA. JAGOBA PERUARENAren familia 5. A
Jagobak zerura so eginez, egunean gozatutako tartetxoak gogoratzen ditu. Logelan, pentsakor, bere buruari galdetzen dio zergatik egunak hain azkar bukatzen diren,
Esnatu berri den sitsa batek, beregana poliki hurbilduz honela esaten dio: Lurra eta eguzkiaren dantza amaigabearen lekuko den ilargiak zure loa zaintzen du. Eta gauaren ondoren, hegaztien abestiek guztientzako eguna esnatuko dute.
MEZULARIA. GORKA GOLMARren familia 5. A
Urruti dagoen herri batetik nator, gaztelu honetako erregeari mezu bat ekartzera.
Bidean ibaiak, basoak, mendia keta itsasoak zeharkatu ditut; eta orain, atearen aurrean gelditu naizenean, konturatu naiz mezua etxean ahaztu dudala.
IPUINA
eta berehala konturatu nintzen egia zela, gezur bat kontatzen ari zelako".
Joseba Sarrionandia. (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)
ZEIN OTE?. JAKUE AMUNARRIZen familia 5. B
Epaitegian gaur Belarritxuri untxia, Hortzbeltz otsoa eta Muturlarrox txerria elkartu ditu Begihandi hontz epaileak.
Ilunabarrean, Begihandik bere zuhaitz etxea lurrean moztuta aurkitu du, sutan jarri eta korrika batean gaizkilearen bila murgildu da basoan.
Berehala, Belarritxuri aizkora batekin aurkitu du. Hortzbeltz poz-pozik zerra handi batekin kantari zebilen eta, azkenik, Muturlarrox bere etxea egiteko egurra eskorga batean garraiatzen ikusi du.
NOR OTE ZUHAITZA PIKATU DUENA??
AITONAREN ERLOJUA. ALAITZ ARROYOren familia 6.C
Gutunean hauxe jartzen zuen: “Urte askotan gure familiak eduki du erlojua eta zure eskuetan egoteko ordua dela uste dut. Gauean izarrak begiratzen zaudenean, denbora geldituko da eta nahi duzun lekuetara joango zara eta horrela ni bisitatzera etor zaitezke.
Eider gauero joaten zen bere txoko kuttunetara eta batzuetan aitonari bisita egitera.
SUKALDE MAGIKOA. INAXIO ECHEVESTEren familia 3. C
Egun batean aitona eta amonaren baserrira joan ginen. Ez zegoen inor. Sukaldea zikina zegoen. Orduan erratzak eta baldeak bizia hartu zuten eta sukaldea garbitu zuten,
Liluraturik gelditu ginen. Etxera eramatea pentsatu genuen. Sukaldean jarri genituen garbitzeko baina baserrian bakarrik funtzionatzen zutela konturatu ginen.
IDAZLEA
Lurrean zegoen, ahuspez, boligrafoa ezkerreko eskuan paperak zirriborratzen...
"Eta zer idatzi duzu?"
"Ez dakit", esan zuen pentsakor, "oraindik ez dut ikasi irakurtzen".
Joseba Sarrionandia. (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)
GAU MISTERIOTSUA. MARKEL ARRUTIren familia 6. C
Parke bateko banku batean gizon bat eserita zegoen. Gaua zen, egunkarian berri txarrak bakarrik irakurtzen zituen. Orduan bakoitzak bere ametsak idazteko aukera izatea saio polita izango zela pentsatu zuen.
Bat-batean egunkariko hizki guztiak zeruan agertu ziren izarrak balira bezala.
Egunkaria txuria zegoen; bakoitzak bere istorioa kontatzeko aukera izango zuen gau misteriotsu hartan.
MARTIN BARRASKILOA. IKER GARCIAren familia 4. D
Egun eguzkitsu bat zen, Martin barraskiloak bueltatxo bat ematea erabaki zuen. Bat-batean eskailera handi bat aurkitu zuen zeruraino iristen zena eta pentsatu zuen… Zer egongo ote da hor gainean?
Goraino igotzea erabaki zuen eta hiru aste eraman zion. Orduan, zer aurkitu zuen?...
Paradisu bat zen, zeru guztia letxugaz beteta zegoen eta pentsatu zuen: hemendik aurrera toki honetan geldituko naiz bizitzen.
IBON PATAGONIAN. NORA LEIZAren familia 5. B
Ibon, gure Hondarribiko laguna Patagoniara joan zen eskalatzera. Oso jarduera zaila zen; hala ere, gogotsu hasi zen, eta paretaren erdian zegoela, eskuko heldulekua puskatu egin zen. Airean zihoala, besoetatik zintzilik geratzea lortu zuen, eta handik burua altxatuta, bi begi gorri ikusi zituen berari begira.
Hartz bat zen! Hartza zulotik atera eta… Ibonen besoetan zeuden goizeko gosariko tantak miazkatzen hasi zen.
Azkenean, handik jaistea lortu zuen, baina inork ez zion sinetsi han goian gertatutakoa.
BARRUAK
Joseba Sarrionandia (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)
NIRE LOGELA. IMANOL LARRARTEren familia 4. B
NIRE LOGELA
Amatxok eta aitatxok nire gela margotu nahi dute.
Urdinez margotu dute. Ze polita!
Gau batez lo egin dut eta… zerbait falta da!
Gora igo naiz eta tximeleta eta uxo bat marraztu ditut. Zerua balitz bezala.
Libre bizi direnen artean lo egin nahi dut!!!
ABESTEKO PREST. LIA RAMOS 6.A
Bost minutu falta dira eszenatokira igotzeko. Eszenatokiko gortinatik begiratzen ari naiz. Jende asko dago niri entzuteko prest. Ni, haien aurpegi alaiak ikusteko, orain oholtzara igo behar dut.
Igo naizenean jendea txaloka ari da eta orduan…
Ring, ring!!!... eskolarako iratzargailua da, dena amets huts bat izan da.
ATERKIAK?. ANITZ ZAPIRAINen familia 6. A
Udarik euritsuenean, eguzkia atera da azkenean!
Eguzki eder bat da; txoko guztiak argitzen dituena. Baina… txoko guztiak? … Guztiak ez!
Bada leku bat aterkiz beteta dagoena.
Eguzkia harrituta gelditu da, txoko horretan ez al dute eguraldi ona atsegin?
- Lasai, Eguzki andrea!- esan dio Hego haizeak- hori Hondarribiko hondartza da eta gaur, igande eguzkitsua izanik, herritar guztiak “eguzkitakoa” hartuta, hondartzara joan dira!
LEIHOAK EGITEN ZITUEN NESKATOA
Toribio Altzaga (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)
ZERUAN EZ DAGO URTARORIK. MADDI LARRETXEAren familia 5. D
Hartz txikia negarrez dago ama ikusten ez duelako.
Amak askotan kontatu dio udaberria iritsi arte lo egin behar dela. Baina esnatu da eta ez du ama aurkitzen. Kobazuloaren irteera bilatzen duen bitartean, pentsatzen hasi da.
Zer esan nahi ote zuen amak, EHIZTARIA!!! oihukatu zuenean?
MALKO IKUSEZINA. ENDIKA GABILONDO 5. A
Inoiz galdetu al diozu zeure buruari:
- Gauzek sentimendurik al dute?
Nik bai; eta nire ustez badituzte. Beste batzuek esango dute:
- Ez. Bakarrik apaintzeko dira!
Ba, ez; niretzat ez. Niretzat sentimenduak dituzte.
Gainera, nik pentsatzen dut batzuetan gaizki pasatzen dutela, baina beraien sentimenduak ikusezinak dira eta guk ezin ditugu ikusi.
Sentimendu ikusezinak…
ESPLORATZAILEA IZAN NAHI ZUEN BARRASKILOA. ANE XUE GOICOECHEAren familia 6. A
Nik mundua ezagutu nahi dut, baina leku batetik bestera nire etxea daramat zama moduan.
Nire etxean preso naiz. Batetik bestera arin joan nahi dut.
- Zer egin?... Badakit!... Nire etxetik joango naiz… Libre naiz!
- Ene! Neska honek zapaldu nau!
- Begira ama! Bare bat!
ZEBRAREN MARRAK
Eta zer argi erantzun zuen:
"Ez! Beste marra batekin, beste zebra baten hasiera izango nintzateke".
Joseba Sarrionandia (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)
PINTZEL MAGIKOA. MIGUEL POPen familia 6. D
Bazen behin itsas ondotik paseatzen ari zen katu bat. Itsasoan oso arrain oso politak ikustean, pintzelak, margoak eta oihal bat erostera joan zen.
Konten, bere etxera abiatu zen eta itsasoko arrainak margotzeari ekin zion. Bukatu zuenean, margotutakoa hain polita geratu zitzaion, arrainak eta ura koadrotik ateratzen hasi zirela konturatu zen.
Geroztik, bere etxea akuario bat bihurtu da.
OSATU GABEKO ORTZADARRA. NOA SAINZ DE VIKUÑAren familia 4. C
Herri txiki batean udara eta euria batera hasi ziren.
Minutu batzuk pasa ondoren eguzkia azaldu zen eta horrekin batera ortzadarra, baina bi kolore falta zitzaizkion.
Herri osoan neska bakar bat aritu zen kolore horien bila eta bere amonaren baratzera iritsi zenean, belar artean kutxa bat aurkitu zuen eta hura irekitzean kolore horia eta urdina ortzadarrean zuzen kokatu ziren.
Horrela, ortzadarrak kolore guztiak mantentzen ditu gaur egun.
HONDARRIBI ZURIA. GALDER ETXENIKEren familia 5. C
Aspaldian bazen otso beltz bat gure inguruko basoetan bizi zena. Azkenaldian argala zegoen, sabela bete ahal izateko ehizean ezbait zuen ezer harrapatzen; ahultzen ari zen.
Arratsalde batean, eguzkiak gogor jotzen zuen horietako batean, mahasti baten ondotik pasa zen. Gose eta egarri zenez, mahats mordo eder bati begira geratu zen. Jauzi egin zuen baina ez zen hartzera iritsi. Behin eta berriz saiatu arren otsoak burumakur joan behar izan zuen bere sabelako orruak entzunez.
Lasaitasun ederra hartu zuen orduan mahats mordo Hondarribi zuriak.
KARAMELUA
Eta zer seguru erantzun zuen umeak:
"karamelua".
Joseba Sarrionandia (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)
FABRIKA BATEAN. ASIER AMUNARRIZ 6. B
Fabrika hartan sartu nintzen. Fabrika arraroa zen hura.
Bazter guztiak arakatu nituen, baina zeren fabrika zen … arrastorik ez!
Bertan, nire antza zuen pertsona bat aurkitu nuen.
Lagun on-onak egin ginen.
… eta azkenean, mikroipuinak sortzen zituen fabrika zela konturatu nintzen.
ALTXOR PREZIATUENA. ASIER AMUNARRIZen familia 6. B
Eguzkiak lurra argitzen zuen, baita berotu ere.
Ni, hondartzara gerturatu eta izugarrizko oskola begiztatu nuen. Jakinminez, hurbildu nintzen, inguratu nuen, usaindu nuen, eta nire masaila bere gainean itsatsi nuen, laztan txiki bat balitz bezala. Oskola, esnatu egin zen.
Orduan, ireki, eta bere bihotzean zeraman altxor preziatuena eskaini zidan.
MARTIN MENDIZALE AUSARTA. GALDER ANTXUSTEGIren familia 3. C
Martin mendizale amorratua zen. Egun batean Txinako mendikate batetik ez zela inor itzuli irakurri zuen. Kuriositate handia sortu zitzaion eta asko pentsatu gabe, Txinarako bidea hartu zuen.
Han zegoen gure laguna mendi horiek igotzen eta lehen tontorra igo zuenean harrituta geratu zen. Mendikateko tontor guztiak pastelezkoak ziren, eta han zeuden mendizale pilo bat tripa betetzen.
Misterioa konponduta!- esan zuen Martinek, eta etxera bueltatu zen.
ESKOLA
Joseba Sarrionandia (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)
PIZTU DA FOKOA. EKAIN ZABALAren familia 6.D
Ez naiz iritsiko. Hogei minutu falta antzerkia hasteko eta ni, autobusean oraindik. Zergatik egin dut siesta? Estrenaldiaren eguna eta ni berandu. Eta ez dago inor ni ordezkatzeko…
Jaitsi naiz autobusetik. Korrika, korrika. Antzokia ikusten dut... azkarrago. Barrura. Hor dago kontrol mahaia. Segundu batzuk baino ez dira falta. Ireki da oihala. Hor dago arlekina zain.
TIK! Eskerrak! Piztu dut fokoa. Garaiz hasi gara!
ERLOJUA. BERTA APALATEGIren familia 5.E
Egunero, Tomas izeneko mutila, kalera ateratzen zen erlojurik gabe, eta beti berandu iristen zen etxera. Azkenik bere amak erloju bat oparitu zion, baina Tomasek jarri gabe jarraitzen zuen. Bere amak ez zion pakean uzten, erlojua eramateko eta eramateko esanez.
Inauteriak irtsi zirenean, erlojuz mozorrotzea erabaki zuen Tomasek, ea horrela bere amak pakean uzten zuen. Gau hartan, erlojuz mozorrotuta, kalera atera zen poz-pozik kriston parranda egitera, prisarik gabe, erlojua begiratu gabe.
EGUN ZORAGARRIA. MATTIN COLASen familia 5.E
Negua oso gogorra eta euritsua izan da urte honetan, horregatik ez zegoen uxorik zeruan.
Denek dorre bat osatzen zuten batak besteari beroa emateko. Udaberria iritsi da; egun zoragarria egiten du eta dorrea desegiten hasten dira antzerki moduan.
Jende guztia zegoen hari begira, ekintza hari.
Udaberriaren seinale.
HIZKUNTZA
"Guk ere egingo genuke", erantzuten diogu guk, "bizio arriskutsua balitz edo debekatuta balego!"
Joseba Sarrionandia (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)
TXORIMALO GAIXOA. UXUE LUQUIN 5.B
Pepe txorimaloa eguzki-lorez betetako lorategi batean jarrita dago. Pepek oso begi handiak ditu eta ezin du hitz egin.
Berak txoriak ezagutu nahi ditu eta egunero bere buruari galdetzen dio ea zergatik beregandik ihes egiten duten.
Gaur, txoriak etorri eta bere gainean jarri dira, ez dute ihes egin.
Pepe harrituta dago eta oso pozik jarri da. Alai dagoenez irribarrea bere aurpegira etorri da eta, hori ikustean, txori gehienak beregana hurbildu dira.
Une honetan , irribarre egitea zein garrantzitsua den ikasi du Pepek.
ZAHARPATA HEGALARIA. EKHI LECUONAren familia 3. D
Hondarribiko kale ilun batean gauerdian, katu marrukari baten alboan, heriotza aurkitzeko zorion xagu bat zegoen. Bat-batean etxe bateko argia piztu, leiho bat ireki eta bertatik zapata zahar bat atera zen hegan.
Zapata zaharrak, edo zaharpatak, katua buruan jo, txintxoi handi bat egin eta xagua salbatu zuen.
Katuak oinetakoari beldur handia zionez, xaguak bere etxea bertan egin zuen, “ZAHARPATA-ENEA”, eta bertan bizi izan zen pozik betirako.
NESKA ETA ZUHAITZA. LARRAITZ AGINAGALDEren familia 6. B
Bazen behin neska bat alaia eta zintzoa. Asko gustatzen zitzaizkion loreak, eta egunero etxerako bidean zuhaitz bati bere loreak eskatzen zizkion. Horrela zuhaitza eta neska lagunak egin ziren.
Negua iritsi zenean zuhaitza biluzik gelditu zen, hosto eta lorerik gabe.
Neskak, zuhaitza ikusi zuenean triste jarri zen eta korrika batean amonaren lorategiko lore sorta oparitu zion.
UNTXI GUDARIA
EKINTZAREN ARGAZKIAK. 2014ko apirilaren 11
IKASLEEK GELAN SORTU DITUZTEN ISTORIAK
ARAZOAREN ZAILTASUNAZ
Hizkuntza bera erabiltzen duzuenean ere ez diozue, sarritan, batak besteari konprenitzen.
Zuen arazoa, benetan, oso zaila da."
Joseba Sarrionandia (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)