"IRUDI BAT, HAMAIKA ISTORIO LABUR"

2014ko LIBURUAREN EGUNA

EKINTZA

Liburuaren eguna ospatzeko, “IRUDI BAT , HAMAIKA ISTORIO LABUR” ekintza aurrera eraman dugu eskolan.

Horretarako, ikasle eta familiek, elkarrekin lan egin dute, aldez aurretik emandako irudi bati buruzko mikro-istorio edo kontakizun labur bat idazteko.

Liburuxka honetan agertzen dena egindako lan guztien lagin txiki-txiki bat besterik ez da.

Talaia Bordari Mediatekak biziki eskertu nahi dizue ekintza honetan parte hartu duzuen guztiei. Beti esaten dugun bezala, zuek guztiak gabe ezin izango baikenuke horrelako ekintzarik gauzatu.

MILA ESKER!

Carmen Gutierrez Echauz

Talaia Bordari Mediatekako arduraduna
"HITZ GUTXITAN FANTASIA UGARIEN ADIERAZLE, ZEU ZARA HORI: IDAZLE".
"IPUIN BAT KONTATUKO DIZUT", ESAN ZIDAN AITAK.
ETA BEREHALA KONTURATU NINTZEN EGIA ZELA, GEZUR BAT KONTATZEN HASI ZELAKO.

Joseba Sarrionaindia

"Hartu nuen arkatza,hartu nuen papera,idatzi nuen mezua eta botilan sartu nuen.

Orain itsasoa falta zait".
Unai Ayerra

IRUDIAK ETA FAMILIETAN SORTUTAKO ISTORIOAK

Jasotako istorio guztiak irakurri ahal izateko, klikatu zenbakietan

"Mundua bera de denontzat eta, aldi berean, bakoitzarentzat desberdina".
Xabier Mendiguren

IPUINA

"Ipuin bat kontatuko dizut", esan zidan aitak.
eta berehala konturatu nintzen egia zela, gezur bat kontatzen ari zelako".

Joseba Sarrionandia. (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)

IDAZLEA

"Aita", esan zidan lau urteko umeak, "ni ere idazlea naiz".
Lurrean zegoen, ahuspez, boligrafoa ezkerreko eskuan paperak zirriborratzen...
"Eta zer idatzi duzu?"
"Ez dakit", esan zuen pentsakor, "oraindik ez dut ikasi irakurtzen".

Joseba Sarrionandia. (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)

BARRUAK

"Zabaldu leihoak", esan zuen amamak, "barruan gaua da!"
Joseba Sarrionandia (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)

LEIHOAK EGITEN ZITUEN NESKATOA

"Leihoa irekitzen badut, aurreko etxekoak, eta aldamenekoak. denak agurka hasten zaizkit lehengusuak direla esanez".
Toribio Altzaga (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)

ZEBRAREN MARRAK

"Beste marra bat pintatuko dizut?", galdetu nion zebrari.
Eta zer argi erantzun zuen:
"Ez! Beste marra batekin, beste zebra baten hasiera izango nintzateke".

Joseba Sarrionandia (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)

KARAMELUA

"Zer izan nahiko zenuke handia zarenean?", galdetu nion neba txikiari.
Eta zer seguru erantzun zuen umeak:
"karamelua".

Joseba Sarrionandia (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)

ESKOLA

"Ikasten duguneko lekua da eskola. Edozein leku izan daiteke, hala nola etxea, kalea, mendia, itsasoa, parkea, zinema aretoa eta, beharbada, eskola".
Joseba Sarrionandia (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)

HIZKUNTZA

"Guri debekatu egin ziguten", esaten dute zaharrek, "eta hala ere egiten genuen! Orain, zuek ez duzue egiten, aukera guztiak izanda!"
"Guk ere egingo genuke", erantzuten diogu guk, "bizio arriskutsua balitz edo debekatuta balego!"

Joseba Sarrionandia (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)

UNTXI GUDARIA

4 urteko ikasleek goiko irudiarekin asmatutako mikroipuina
video 2014 04 11 10 38 08

EKINTZAREN ARGAZKIAK. 2014ko apirilaren 11

IKASLEEK GELAN SORTU DITUZTEN ISTORIAK

ARAZOAREN ZAILTASUNAZ

"Hizkuntza diferenteak hitz egiten dituzuenean ez diozue, gehienetan, batak besteari konprenintzen.
Hizkuntza bera erabiltzen duzuenean ere ez diozue, sarritan, batak besteari konprenitzen.
Zuen arazoa, benetan, oso zaila da."

Joseba Sarrionandia (Idazlea zeu zara, idazten duzulako)