ENERGIA BALIABIDEAK
Maider Egiluz
Adibidez: uranioa, ikatza petroleoa,...
Eta energia iturriekin sortzen den energia, naturan dagoen substantzia edo indarretik behar dogun energiara pasatzen da
GURE INGURUAN ERABILTZEN DIREN ENERGIA ITURRIAK ETA BALIABIDEAK
- Gas naturala
- Energia nuklearra
- Energia eolikoa
- Eguzki energia
- Energia hidroelektrikoa
- Itsas energia
- Biomasa
Energia nuklearra
Fisio erreakzioa: Erreakzio hau uranioarekin aplikatzen da. Proportzioan astuna den atomo bat beste atomo arinago batzuetan banantzen da, partikula erradiaktiboak sortzen dituena.
Fusio erreakzioa: Fisioak baino energia gehiago sortzen duen erreakzio berria da. Bi pisu gitxiko nukleo biltzen dira gehiago pisatzen duen nukleo bat sortzeko. Horretarako oso tenperatura handiak bahar dira, (eguzkian bezalakoak).
ENERGIA NUKLEARRAREN ALDE ONAK ETA TXARRAK:
ALDE ONAK:
- Energia elektriko handia sortzen da
- Energia lortzeko era errezena da, tenperatura handiak lortzen direlako kantitate txikiko produktuekin.
- "Ekonomikoki oso errentagarria" enpresentzako orain arte hiritarrok hondakinen gestioa denon diruarekin ordaindu behar izan dogulako.
- Klimatologiak ez du bere produkzioa eragozten.
ALDE TXARRAK
- Ozono geruzari kalte egiten dio
- Hondakin erradiaktiboak sortzen ditu. Gainera ez dira biodegradableak.
- Zentralak arrisku handikoak dira. Istripu larriak sortu ditzaketelako Txernobilen eta Fukushiman gertatu zen bezala.
- Ingurua kutxatzen dau. Errekak, itsasoak, basoak...
- Beroa sortzeko erabiltzen diren produktuak mugatuta dagoz berriztaezinak direlako.
Zentral nuklear bat
Txernobil
hondamendiaren ostean
radioaktibita-te arriskuaren ikurra
GAS NATURALA
haustura hidrauliko edo Fracking izeneko metodo bat asmatu da. Metodo berri hau, presio handiko fluido baten bidez harri-geruzak hausteko prozesua da. Oro har, petrolioa,gas naturala edo beste substantzia batzuk lurzorutik erauzteko sortutako prozesua da.Haustura hidraulikoak kezka eragin du munduan, jardunbide horrek lurpeko eta lur gaineko urak kutsatu ahal dituenezingurumenaren, osasunaren eta segurtasunaren gainean eragin potentzial handia duelako, eta zenbait herrialdetan bertan behera utzi da edo debekatu egin da.
ALDE ONAK ETA TXARRAK:
ALDE ONAK:
- Bero ahalmen handia dau
- Prezio merkea
- Asko kutxatu arren Petrolioak baino gutxiago kutxatzen dau
ALDE TXARRAK
- Co2 igortzen dau
- Negutegi efektua eragiten dau
- Ez da berriztagarria gas naturala naturan sortzeko milaka urte behar dauzalako.
Gaviota
Bermeoko gas naturalaren plataforma da baina orain almazen moduan erabiltzen da.
Fracking
Nola funtzionatzen duen grafiko bat
Gas Natural fenosa
Enpresa kataluniar indartsua da.
ENERGIA EOLIKOA
Funtzionamendua:
ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK:
ABANTAILAK:
- Energia eolikoa guztiz berriztagarria da, eta, ondorioz, agortezina.
- Erregai fosilen ordezko energia da; ez du erregai fosilik erabiltzen edota erretzen, eta ez du, hortaz, gai kutsatzailerik sortzen ezta berotegi-efektua indartzen, ezta ozono-geruza txikiagotzen ere. Eta ez da ur zikinik ez hondakinik isurtzen.
- Azken urteotako garapenari esker, esan dezakegu gaur egun dagoeneko teknologia heldua dela, eta prest dago beste energien errentagarritasunarekin lehiatzeko.
- Energia-iturri merkea da eta beste energia-iturriekin lehiatzeko gai da. Batez ere, ingurumenari eragindako kalteak desagerrarazteko kostuak kontutan hartzen baditugu.
DESABANTAILAK:
- airea pisu espezifiko txikiko fluidoa denez ahalik eta jarraituen jotzen duen lekuetan kokatuta egon behar dute eta, sarri askotan, mendi-muinoetan jartzen dira. Hortaz, eragin handia dute paisaian.
- Bideak egin behar dira mendi-muinoetara, eta haize-errotak jartzeko ere lan-mugimendu handiak egin behar izaten dira.
- Sorgailu eolikoen artean 'pasabideak' uzten diren arren, ingurutik pasatzen diren hegaztiak besoekin jo eta hiltzeko arrisku handia dago.
EGUZKI ENERGIA
Bi motatako panelak dagoz:
- Termikoa: eguzki kolektoreen bidez iturriko edo berogailuetako ura berotzeko erabiltzen da
- Fotovoltaikoa: Eguzki energia elektrizitate bihurtzen du panel fotovoltaikoen bidez.
Giza sormenak mugatzen du batez ere eguzki energiaren erabilpena. Hona hemen bere erabilpenen lista luzeko adibide batzuk: eguzki-arkitektura bidezko berotze eta hozte sistemak, ur edangarria distilazioz eta desinfekzioz eskuratzea, argi naturala, ura berotzea, eguzki-sukaldea eta industri erabilpenerako berotze prozesuak eragitea izan daitezke.
ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK:
ABANTAILAK:
- Agortezina da beraz berriztagarria da.
- Baliabide naturalen aprobetxamendua.- Sorgailuak isilak, garbiak, ia mantenimendurik gabekoak dira.Materiala (silizea), oso ugaria da; lurrazalaren %20 hain zuzen.
Desabantailak:
- Inbertsio handiak behar dira.
- Ez du ez-berriztagarrien bezain beste energia produzitzen.
- Egunez bakarrik erabil daiteke.
ENERGIA HIDRAULIKOA
FUNTZIONAMENDUA:
Ibaiaren emariaren zati bat bideratu, eta ahalik eta garaiera gutxiena galduta errotaren parera eramaten dute. Eta, han, ur hori jatorrizko ibaia baino altuago dagoenez, energia potentziala izango du metatuta.
Zenbat eta garaiera-diferentzia handiagoa lortu uraren ibilbidean, handiagoa da jauzi horretan garatutako energia potentziala, eta, ondorioz, behealdean handiagoa da energia zinetikoa. Urak, goitik behera erortzean, beheko aldean dauden palari nahiz turbinari eragiten die eta birarazi egiten ditu.
Birarazten duen turbina hori errotaren ardatza izan daiteke, edo burdinola bateko mailuaren ardatza. Eta, turbina hori sorgailu elektriko baten ardatzari lotuta dagoenean, sorgailua elektrizitatea sortzeko erabiltzen da.
ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK:
ABANTAILAK:
Abantailak
Energia hidroelektrikoa garbia da, berriztagarria da, eta ez du emisio kutsatzailerik botatzen.
- Elektrizitatea sortzeaz gain, ibaiaren ibilbidea erregulatzen dute, eta edateko uraren horniketa kontrolatzeko erabil daitezke.
- Uholdeak kontrola ditzakete, eta nekazaritzarako lurrak ureztatzeko erabil daitezke.
- Oso eragin handia dute ibai-sistemetan. Aldi batzuetan, ibaiaren bidea erabat moztu eta ibaiaren behe-isuria guztiz lehortzen dute. Elektrizitatea sortzen dutenetan, aldiz, bat-batean ur-emari handiak heltzen dira behe-isurira, eta lurra guztiz erosionatzen dute.
- Mendietatik datozen sedimentuak ez dira behealdera pasatzen, eta uretan disolbatutako oxigeno-maila ere asko txikitzen da.
- Energia gisa elektrizitatea erabiltzeak abantaila asko ditu. Horien artean, garraiatzeko edota gure etxean erabiltzeko oso garbia eta erraza izatearena.
DESABANTAILAK:
- Energia elektrikoa, sortu ahala, kontsumitu egin behar da. Eta erabiltzen ez dena galdu egiten da.
- zentral hidroelektriko txikiak ibaiaren emariaren menpe daude. Halakoetan, euri-sasoietan eta ibaiek ura dakartenean baino ez dugu lortuko elektrizitatea sortzea.
- Presak txikiak ere izan daitezkeen arren, presa eraikitzeko inbertsioak direla-eta, elektrizitatea sortzeko zentral hidroelektriko nagusiak handiak izan behar dabe.
ITSAS ENERGIA
Itsasotik hiru energia mota lor daitezke:
- Marea-energia.Itsasaldiak aprobetxatuz lortzen den energia mota da. Uretan zentral bat eraikitzen da URTEGI bat sortuz. Itsasgora dagoenean presako uhateak irekitzen dira, ura urtegian sar dadin. Orduan, itsasgoraren punturik altuenean uhateak itxi egiten dira. Hortaz, itsasbehera heltzen denean itsas-maila urtegiaren uraren mailaren azpitik kokatzen da eta bien arteko aldea gehienezkoa denean, uhateak ireki eta metatutako ura askatzen da turbinetatik pasaraziz eta energia elektrikoa lortuz.
- Olatu-energia.Olatuen mugimenduek sortutako energia mota da. Energia lortzeko pleamis izeneko egitura artikulatua erabiltzen da. Olatuen indarrak artikulazioak mugitzen ditu. Ondoren, sorgailu batzuek energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen dute eta geroago, ur-azpiko kable batzuen bidez energia elektrikoa itsas-ertzera bidaltzen da.
Olatu asko dituzten herrialdeetan(Frantzia,Hawaii,California,Euskal Herria...) aukera asko daude energia hau aprobetxatzeko eta etekin on bat ateratzeko.
- Energia maremotermikoa.Energia maremotermikoa ur-azalaren eta ur-sakonen arteko tenperaturaren aldeko gradiente termikoan oinarritzen den energia berriztagarria da.Metodo hori erabiltzen da makina termiko bat mugiarazteko eta lan produktiboa egiteko,elektrizitate moduan.
Marea Energia
Olatu-energia
Mutrikukoa
Energia maremotermikoa
ABANTAILAK:
- Energia berriztagarriak dira denak.
- Ez dute baTere kutxatzen.
- Ixilak dira.
- Edozein edozein lurralde edo klimara egoki daitezke.
- Ohiko korrontea iristen ez den tokietan jar litezke.
DESABANTAILAK:
- Kostu ekonomiko handia du.
- Potentzia energi mugatua.
- Itxasoaren menpe dago.
- Itxasoko ikuspegi eta ingurumen- impaktua.
- Marea energiaren kasuen inguruko ekosisteman eragiten du
BIOMASA
Prozesu biologikoen bidez sortutako edozein materia organikori, bai landareenari edo animalienari, biomasa deritzo. Energiari dagokionez, lehengai berriztagarri organikoari baino ez deritzo biomasa.
Energia ateratzeko biomasarik erabilienak talde bitan sailka daitezke:
1) Biomasa erabilgabea edo energia ekoizteko ereinez lortutako biomasa. Brasilen eta Estatu Batuetan adibidez, azukrerako kainabera eta artoa automobiletarako erregaia gisa erabiltzen duten etanola lortzeko erabiltzen dituzte.
2) Hondakinezko biomasa, bai era naturalean sortua (basoetan, belartzetan eta abarrean) edo bai giza jardueren ondorioz sortua (basogintzan, nekazaritzan, abeltzantzan, industrian (papergintzan eta janarigintzan batez ere), hirietako zaborrak eta hirien estoldetako biosolidoak.
ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK:
ABANTAILAK:
- Hondakinen erabilera ahalbidetzen du kutsadura saihestuz (berziklatzea).
- Basoetako sute arriskua gutxitzen du.
- Petroleo eta ikatza bezelako energia iturrien erabilera gutxitzen du.
- Nekazalguneetan suspertze ekonomikoa ekar dezake.
- Biomasaren errekuntzarako jarduera ezberdin batzuetako hondakinak erabiltzen direnez, erreziklaje prozesu bat gertatzen da.
DESABANTAILAK:
- Kontrolik ezean deforestazio mugagabea gerta daiteke.
- Biomasaren energia sortzeko prozesuan, aurretik energia behar da, horregatik gutxitzen da bere errendimendua.
- Nahiz eta erregai fosilek baino gutxiago, biomasaren errekuntzak ere CO2 sortzen du, eta hau berotegi efektuareneragile da.
- Erregai fosilekin alderatuta, bere produkzioa garestia da.