EUSKARA GURE ESKOLAN
Gure umeak udal liburutegirako bidean motxilarekin ...
BULARRETIK MINTZORA
Ikasturte honetan irakur zaletasuna eta euskara bultzatzeko asmoz, Galtzagorri elkartearen eskutik, egitasmo berri bat jarri dugu martxan eskolan, “Bularretik mintzora” deiturikoa,. Egitasmoa hau 2 urteko geletan hasi eta 2.mailararte zabaldu dugu. Etxean, eskolan eta liburutegian, giro irakurle bat sortzeko bideak jorratu eta modu natural batean irakurtzeko, kontatzeko eta entzuteko ohitura sustatu nahi dugu.
Ekimen honek haurren osasuna kontzeptu orokor gisa hartzen du . Eta honen baitan, “irakurtzen ematea” jaten ematea bezain garrantzitsua dela aldarrikatzen da.
Emozioen mundua kilikatzen dute egitura literario egokiek, kantak, jolasak, poesiak, ipuinak. Egitura hauetan irudikatu egiten dira haurrak bizi dituen zirrara eta izenik gabeko emozioak.Transmisio horrek, ohitura bilakatzen den neurrian, giro afektibo bat sortuko du heldua, liburua eta haurraren artekoa, emozioz eta hizkuntzaz elikatzen dena.
Eskolan programazio sistematiko bat ezarri dugu haur literatura lantzeko eta orain Udal Liburutegiarekin lotura bat sortzen hasi gara “Eskoletako motxilen” bidez. Motxila txiki batean astean behin gela bakoitzeko haur batek liburutegitik etxera eramango du liburu bat eta irakurri ondoren, eskolara eramango du; eskolan astebete edukiko dute liburua begiratu, irakurri eta kontatzeko.