SCHUBERT
Konpositore Austriako bat izan zen.
BERE JAIOTZA ETA HERIOTZA:
BERE BIOGRAFIA
Franz Peter Schubert familia umil batean jaio zen, 13 senideetan hamabigarrena izan zelarik. Liechtental auzoan bizi ziren eta aita irabazi urriko irakaslea zen.
Ez zen denbora asko pasa bere musikako irakaslea gaztearen talentuaz ohartzeko eta horrela esan zion:
Ez dut irakasteko ezer. Jaungoikoak erakutsi dizu dakizuna.
14 urterekin lehen liederrak sortu zituen, ahotsa eta pianorako poema musikalizatuak, eta 18 urterako maisu lanak zituen eginak, Gretchen am Spinnrade adibide, Goethen poemetan inspiratutako lehen liederra. 19 urterekin, bazituen 250 lieder baino gehiago.
Gaitasun handia bazuen ere, aitak bere lanaren oinordeko nahi zuen eta haserrea piztu zen aita-semearen artean, azkenean, Franzek etxetik alde egin zuelarik.
Etxetik kanpo eta musika ogibide hartuta, Schubert Franz von Schoberren etxean bizi zen. Ez zuen sekula bere musika lanarekin bakarrik bizitzea lortu eta adiskideen laguntza behar izan zuen bizirauteko. Franzek ez zuen bere opera edo orkestra lanik estreinatu edo argitaratzerik lortu. Ez zuen harreman luzerik izan, ezta seme-alabarik, baina lagun talde ona izan zuen eta bere artea estimatzen zuena.
ARGAZKIAK
Bere azken lana, Rosamunda
Rosamunda, Franz Schubert konposatzaile austriarraren azken lanetako bat da.1823an idatzi zuen. Helmina Von Chézyk idatzitako izen bereko antzezlanerako eskena musika da, soilik bi egunetan interpretatu zena. Publikoaren porrotak, gainontzeko funtzioak bertan behera uztera behartu zuen. Schuberten partitura, desagertua egon zen, baina 1861ean aurkitu zen.