Arraina
Anatomia
Definizioa
Uretan bizi, obiparoak eta hatzdun gorputz-adarrik ez duten animali ornodunak dira, gehienean poikilotermoak
("odol hotzekoak").
Arrainen gorputzean hiru atal bereiz daitezke: burua, enborra eta isatsa.
Atalak
1- Zakatz-operkulua
2- Albo-lerroa
3- Bizkar-hegala
4- Gantz-hegala
5- Sats-pedunkulua
6- Isats-hegala
7- Uzki-hegala
8- Organo lumineszenteak
9- Hegal pelbikoak,
10- Bular-hegalak
Arnas sistema
Arrain gehienek faringearen bi aldeetan kokaturik dauden zakatzen bidez hartzen dute arnasa.
Zirkulazio sistema
Arrainek zirkulazio sistema itxia dute. Bihotzak bi ganbera ditu, aurikula eta bentrikulua eta zirkulazioa bakuna da, hau da, gorputz osoaren itzulian odola behin bakarrik pasatzen da bihotzetik. Bentrikuluak odola punpatu eta zakatzetara iristen da arnasa hartu ahal izateko.
Digestio sistema
elikadurari dagokionez, aldakortasun handikoa da.Denek dute ahoa, hestegorria eta baita mantenugaiak xurgatzeko eta digestio-hondakinak trinkotzeko azalerak ere.
Nerbio sistema
Gorputzaren tamainarekin alderatuta, arrainek beste ordodunek baino garun txikiagoa dute, neurri bereko ugaztun edo hegazti baten garun-masaren hamabosten bat. Arrainen garunean zenbait alde bereizten ahal dira, aurrealdean usaimen gingila daude, usaimen-nerbioen bidez sudur-zuloetatik datozen seinaleak jaso eta prozesatzen dituztenak, izan ere, usaimenaren bidez ehizatzen duten arrainek, Usaimen-gingilen atzean telentzefaloa dago eta baita ere, arrainengan usaimenarekin zerikusia duena.