ITSAS ENERGIA
(ENERGIA DE MAR)
Energia mota hau, itsasotik ateratzen den energia da.Energia lortzeko balio duten hiru itsas fenomeno daude: olatuak, mareak eta maremotermikoak. -Olatuak: tsasaldiak aprobetxatuz lortzen den energia mota da. Uretan zentral bat eraikitzen da urtegi bat sortuz. Itsasgora dagoenean presako uhateak irekitzen dira, ura urtegian sar dadin. Orduan, itsasgoraren punturik altuenean uhateak itxi egiten dira. Hortaz, itsasbehera heltzen denean itsas-maila urtegiaren uraren mailaren azpitik kokatzen da eta bien arteko aldea gehienezkoa denean, uhateak ireki eta metatutako ura askatzen da turbinetatik pasaraziz eta energia elektrikoa lortuz.- Mareak: Olatuen mugimenduek sortutako energia mota da. Energia lortzeko pelamis izeneko egitura artikulatua erabiltzen da. Olatuen indarrak artikulazioak mugitzen ditu. Ondoren, sorgailu batzuek energia zinetikoa energia elektriko bihurtzen dute eta geroago, ur-azpiko kable batzuen bidez energia elektrikoa itsas-ertzera bidaltzen da.-Maremotermikoak: Energia maremotermikoa ur-azalaren eta ur-sakonen arteko tenperaturaren aldeko gradiente termikoan oinarritzen den energia berriztagarria da.Metodo hori erabiltzen da makina termiko bat mugiarazteko eta lan produktiboa egiteko,elektrizitate moduan.
HEMEN DAUKAZUE BIDEO BAT
Itsas energia