Izar bat jaio da futbolean
Futbola
Ni Ane Tuñez naiz eta gaur Oier Tuñez, Bermeoko jokalariari alkarrizketa bat egingo diot. Oier Bermeoko Alebin A-ko jokalaria da,10 urte dituelarik. Gaur bere zaletasunei buruzko galderak erantzungo ditu.
1.Ane Tuñez: Orain 10 urte dituzu eta Bermeo Futbol Taldean jokatzen duzu, baina noiztik duzu zaletasun hori, noiz hasi zinen profesionalki jokatzen?
Oier Tuñez: Nik betidanik izan dut zaletasun hori, eta bi urte daramatzat profesionalki jokatzen.
2.A.T: Txikitatik jokatu nahi izan duzu Bermeon, ala beste talderen baten jolastea gustatuko zitzaizun? Zergaitik?
O.T: Nik beti jokatu nahi izan dot Bartzelonan, nire ekipo gustokoena bait da.
3.A.T: Jokalari famaturen bat ezagutzen ahal duzu? Nor? Jokatu ahal duzu inoiz berarekin?
O.T: Nik baten Urzaizekin jokatu nuen Busturin, eta bere semearekin ere bai.
4.A.T: Zenbat ordu ematen dituzu entrenatzen? Pena merezi du hainbeste orduko ahaleginak? Kalte egiten ahal dizu hainbeste ahaleginek?
O.T: 10 hordu entrenatzen ditut astean baina pena merezi du, futbola nire zaletasun handiena delako, eta asko gustatzen zaidalako.
5.A.T: Osasun arazorik izan ahal duzu futbolaren erruz? Zein motatakoa? Eraginik izan ahal du?
O.T: Bai, baten, Getxoren aurka jokatu nuenean. Hankan min hartu nuen, eta medikuak hiru asteko errepozua eman zidan.
6.A.T: Futbolaren mundutik aparte, zertara dedikatu nahi duzu? Zergaitik?
O.T: Piroteknikoa izatea ere gustatuko zitzaidan, baina futbol narratzailea izango nintzateke.
7.A.T: Zein ligatan jokatzen duzu? Zure adina dute zure taldeko jokalari guztiek, ala nagusiagoak dira?
O.T: Alebin C taldean jokatzen dut eta nire taldeko jokalari gustiek nire adina dute.
8.A.T: Azkenik, galdetu nahi dizut, non ikusten duzun zure burua 4 urte barru, futbolean ala beste kirol batean? Zergaitik?
O.T: Nik nire burua lau urte barru futbolean ikusten dut baina notak direla eta ez, ez dakit non egongo naizen, baina espero dut notak ondo joatea eta 4 urte barru futbolean profezionalki jokatzen jarraitzea.
Agurra
Amaitu dut nire elkarrizketa. Espero dut galderen eratzunak interesgarriak izatea, eta sortutako inkognitak deuseztatu izana. Agur Oier eta eskerrik asko zure erantzunegaitik eta zure denboragaitik. Agurtzen zaituztet, Ane.