FRÉDÉRIC CHOPIN

Frédéric François Chopin

Frédéric François Chopin 1810eko martxoaren 1an jaio zen eta 1849ko urriaren 17an Parisen hil zen, 39 urte besterik ez zituela. Poloniar musikagile eta piano-jotzaile erromantikoa izan zen. Oso egile emankorra izan zen, batik bat pianorako lanak eginez. 1837tik 1847ra oso harreman problematikoa eduki zuen George Sand frantziar idazlearekin.

HAUEK DIRA BERE KANTARIK FAMATUENETARIKOAK

Frédéric Chopin - Nocturne
Chopin - Spring Waltz
Tristesse - Chopin

BIOGRAFIA

Oso gazterik hasi zen pianoa ikasten eta hasieratik erakutsi zituen musikarako gauza bereziak. 1826-1829 bitartean, Varsoviako kontserbatorioan ikasten ari zela, ondo egin zituen bere lehen lanak. Hemeretzi urterekin Poloniako pianista nagusia zen, eta haren jeniotasuna Mozartenarekin konparatzen zen.


1829an Berlinen eta Vienan eman zituen kontzertuak. Han hasieran arrakasta handia izan zuen. Frantzian, Heine, Liszt, Berlioz eta abarren laguntza jaso ondoren, Europako aristokraziaren piano irakasle nagusi bihurtu eta konposizio lanari ekin zion berriro. Varsovian onduriko hainbat eta hainbat lan berrikusi zituen garai hartan. Heriotza ekarri zion tuberkulosiaren lehen zantzuak agertu ondoren, Mallorcako uharteko Valldemossako kartujoen komentura erretiratu zen 1838an, hamar urtez lotuko zitzaion George Sand idazlearekin.



Chopinek pianorako idatzi zituen bere lan gehienak: baladak, scherzoak, polonesak, mazurkak eta sonatak, sarritan, Poloniako herri doinuetan inspiratuak, eta Italiako eragin garbia dutenak; orkestra eta ganbera musikarako ere egin zituen lan batzuk. Formen eta gaien aniztasunak, melodiak eta hizkuntza teknikoak eskaintzen duten batasunak eta folklorearen erabilera ugari bezain zuhurrak piano estiloaren sortzaile nagusi bihurtu zuten Chopin, Schumann eta Lisztekin batera. Erromantikoa eta malenkoniatsua zen; berak jakin izan zuen, inork ez bezala, giza emozio sakonenak pianoaren bitartez adierazten.


Chopinen 230 konposizio inguru iritsi zaizkigu; haurtzaroko lan batzuk galdu dira. Ezagutzen diren obra guztietan pianoak parte hartzen du, eta gehienak (piano kontzertu eta ganbera-musikako lan batzuk alde batera utzita) piano hutserako idatzi zituen. Haren lagunek beste genero batzuk lantzera akuilatu zuten. Perthuisko kondeak opera bat idazteko konbentzitu nahi izan zuenean, Chopinek ateraldi honekin uko egin zion: «Konde jauna, utzidazu pianorako musika besterik ez egiten, ezbainaiz operak idazteko bezain jakintsua»

Hauek dira bere argazki batzuk

AMAIERA