URA IRUNGO HERRIAN
2008 / 5 / 15
UDAL FOROA
Irungo osoko bilkuren aretoak ez ohiko irudia agertu zuen maiatzaren 15ean.
Ekintza horretan uraren inguruan egindako azterketaren emaitzak azaldu zizkioten udalbatzarrari.
Ikasturtean egindako lanekin konklusio asko atera dituzte eta egoera hobetzeko proposamenak ere pentsatu dituzte. Eta, egun horretan, horien guztien berri eman zieten alkate eta zinegotziei.
Asko izan dira hilabete hauetan egindako lanak eta ekintzak, bai ikastetxeetan bai herriko hainbat txokotan.
Gaia aztertu dugunean, konturatu gara uraren arazoa denona dela, eta denok egin genezakeela zerbait hori konpontzeko. Aurkeztu ditugun ondorio, proposamen eta konpromisoak prestatzen ikasle guztiok parte hartu dugu.
Lehendabizi ikasgela bakoitzean adostu ditugu, gero ikastetxe bakoitzeko ikasgeletako ordezkarien arteko batzarrean eta, amaitzeko, ikastetxe guztietako ordezkarien arteko batzarrean adostu ditugu.
IKASLEEN KONPROMISOAK
Txorrotak alferrik irekita ez utzi.
Komuneko bonba ez erabili behar ez denean eta zakarrontzi bezala ez erabili.
Zisternan, ur gutxikoa bada botoi txikia sakatu.
Bainatu ordez dutxatu.
Etxeko iturrietan ura aurrezteko sistemak jarri
Eskuak eta hortzak garbitzean txorrota itxi.
Zaborrik ez bota erreka eta ibaietara.
Ura jolaserako ez erabili
IKASLEEN ESKAERAK ETA PROPOSAMENAK
Landarek ureztatzeko ilunabarrak edo goizaldeak aprobetxatu.
Ur sarearen mantenimendu zehatza eta jarraia egin.
Kaleak garbitzeko ur edangarria ez erabili.
Euri ura aprobetxatu.
Ur asko gastatzen duenari uraren prezioa garestitu.
Etxeak eraikitzean ura aurrezteko sistemak jarri.
Ibai eta erreken ubide naturala errespetatu kanalizazioak baztertuz
Itsasoko urari gatza kendu