BASOILAR KANTABRIKOA

Europan desagertzeko zorian dagoen hegaztia da

SAILKAPENA

- Animalia erreinua
- Animalia ornoduna
- Hegaztia

LIFE+ Urogallo cantábrico

BIZILEKUA

Basoilar kantabrikoa (Tetrao urogallus cantabricus), ipar-mendebaldeko Espainian bizi da: Galizian, Asturiasen, Gaztela-Leonen eta Kantabrian.

Bere bizilekua, Kantabriar Mendikateko pagadietan, hariztietan eta batzuetan, urki basoetan kokatzen da, belardietan, ahabietan eta txilardietan egoteaz gain.

800-1.500 metroko altueran bizi da.

ZERGATIK DAGO ARRISKUAN?

Basoilar kantabrikoa desagertzeko zorian egotea eragiten duten faktoreak hauek dira:


- Lurraldearen ezaugarriak: basoilar kantabrikoa bizi den lurraldea (hosto galkorreko basoa) ez da bizitzeko egokiena. Beraz, azpiespezie hau oso zaurgarria da.

- Harraparien erasoak: azeria, basurdea, hegazti harrapakariak, lepahoria eta lepazuria bezalako harrapari askok, arrautzen, txiten eta helduen biziraupena kalte dezakete. Basoilarren populazio handia egongo balitz, hau ez litzateke arazo bat izango, baina gutxi egoterakoan, edozein ale-galera mehatxu bihurtzen da.

- Ugaltze-aldian egondako aurkako baldintza meteorologikoak: ugaltze-hutsegite tasa garaiak eragiten dituen faktorea da (90eko hamarkadan, oso aurkako baldintza klimatologikoak eduki dituzten ondoz ondoko hainbat urte egon dira).

- Ehiza furtiboa: faktore hau azken urtetan asko jaitsi da, baina oraindik oso kaltegarria da.

- Basoetako aldaketak: gizakiek egiten dituzten bideek, zuhaitzen tratamendu desegokiek eta lurraren erabilera desberdinek (abeltzaintza, nekazaritza...), basoilar kantabrikoaren ugaltze-tokia aldatzen dute. Horrez gain, batzuetan sortutako sute handiek, bere bizilekua hondatzen dute.

- Istripuak: linea elektrikoen, errota eolikoen, abeltzaintza-itxituren edo eski-estazioetako erremonteen aurkako talka, hegazti helduetako heriotzen kausa nagusietako bat da.

- Gizakiak eragindako eragozpenak: turismo ornitologikoak ugaltze garaian, eta ibilgailuen trafikoak eta ehizak neguan, hegazti hauek lasaitasuna eta janaria duten lekuetatik ihes egitea eragiten dute.