GRAFENOA
Etorkizuneko materiala
ZER DA?
Gaur egun, dagoen material finena zein den galdetzen dutenean, burura etortzen zaiguna gehienetan papera da. Baina bada paper orri bat baino mila aldiz meheagoa den materiala, atomo baten lodiera bakarrik duena, Grafenoa alegia. Erle gelaxken itxura du, hexagonala alegia, eta karbono-atomozko geruza bakar batez osatua dago.
Egitura berdina duten material desberdinak ezagutzen ditugu, hala nola, diamantea eta grafitoa. Azken hau, egitura hexagonaleko materiala ere bada, opakoa, hainbat geruzez osatua baitago.
2004an, André Geim eta Konstantin Novoselov, Erresuma Batuko Manchesterko Unibertsitateko bi ikerlari, konturatu ziren, grafitoarenn geruza horiek bereizi egin zitezkeela behin eta berriz paper itsargarria erabiliz.
EZAUGARRIAK
Grafenoa potentzial handia duen material bat da, beraz ikerlariak merke eta kantitate handiak ekoiztea lortzen badute, urte batzuetan material erabilienetakoa izango da, dituen ezaugarri berezi eta onuragarriengatik.
Gogortasuna, material baten gogortasuna apurtu aurretik xurgatzen duen energiaren araberakoa da, hau kontuan izanda, grafenoaren gogortasuna gutxi gora behera altzairu batena baino 200 bider handiagoa da, diamantearen gogortasunera gerturatzen delarik. Ondorioz material hau resistentea da eta pisu handia jasan dezake. Material hau puxkatzeko eta objetu zorrotz batez gurutzatzeko lau toneladako pisua beharko litzateke.
Elastikotasun handia dauka, honi esker materialaren iraunkortasuna luzeagoa da, apurtzeko zailagoa izango baita.
- Malgutasuna handia du izan ere bere elastikotasuna handia duenez, toki desberdinetara moldatzeko aukera ematen dio.
- Bero eramalea den materiala da, metaletan bezala.
- Elektrizitatea garraiatzeko aukera ematen du, kobreak baino hobeto. Horretaz gain, gaur egun energia garraiatzeko erbiltzen diren beste materialak (silizioa) baino elektrizitate gutxiago behar du hau burutzeko. Beraz, egunen batean material hau mugikor zein ordenagailuetan erabiliko da bateriak denbora gehiago iraungo duelarik.
- Arina eta gardena da, beraz pantaila mehe eta arinagoak sortuko dira.
- Beste substantzia batzuekin erreakzionatzeko gaitasuna du eta honi esker beste material batzuk sortzeko aukera dago.
- Material trinkoa da, izan ere ezagutzen den materialik txikiena (helioa) ez da gai grafenoa gurutzatzeko, hala ere, ura pasatzen uzten du.
- Bakterioen aurkako material bat dela esan daiteke, izan ere hainbat ikerketa egin ondoren, bakterioak bertan hazten ez direla egiaztatu da.
ERABILERAK
ELEKTRIKOKI ERABILIA DA
Elektroiek material berri honetan portaera berezia dute. Portaera hori energia handiko partikulen fisikatik ateratako ekuazioen bidez. Materiala berria izateaz gain hau deskribatzerako orduan erabili beharreko zientzia berria ere bada. Elektroiak abiadura handian higitzen dira grafenoan, beste materialetan baino azkarrago. Ezaugarri horri esker, gailu azkarrakoak eraiki ahalko ziren, horrekin batera kontsumo txikiagoa izango dutenak ere. Baina, gailu desberdinetan aplikatzerakoan, badago arazo bat ere, bere erabileran arazoak suposa ditzakeena, alegia badu banda hutsarte bat eroale bezala jokatzeko arazoak suertatu ditzakeena. Beraz horrelako material berria erabiltzen hasteko, zientziak guztiz baliagarria dela zihurtatu behar du horrez gain industriak etekin ekonomikoa aterako duela zihurtatuz. Hori zihurtatzeko prozesubidean daude oraindik zientzialariak, baina orain arte lortutako emaitzak onak izan dira.
INFORMATIKAN ETA MUGIKORRETAN
Material berri honen erabilerak hainbat aurrerapen ekar ditzake mundu teknologikoan, izan ere, gailu azkarrago eta kontsumo txikiagokoak sortzeko erabilgarria izango da. Disko gogorren kasuan, tamaina txikiago batean, informazio gehiago gordetzeko aukera emago du. Pantailen kasuan ere, malguagoak eta erosoagoak izango dira. Azkenik, baterietan ere onurak ekarriko ditu, iraupen luzeagokoak eta ekologikoagoak izango baitira.
AUTOETAN
Ibilgailuak erresistenteagoak izango dira material hau erabiliz, honi esker, auto istripuetan hiltzen diren pertsona kopurua murriztuko delarik. Motorra eta erregaia ere ekologikoagoak eta eraginkorragoak izango dira.
MEDUKUNTZA ETA BIOMEDIKUNTZAN
Azken ikerketen arabera, grafenoa kantzerraren aurkako tratamenduetan erabili daiteke. Gaixotasun honen tratamenduaren helburua zelula kaltegarriak hiltzea da, gainerako zelulk ahalik eta gutxien kaltetuz.
Grafenoa hainbat farmakorekin konbinatuz, zelula kaltegarrietara iristen den medikamentu kopurua handitu daiteke, honi esker tratamenduaren arrakasta aukera handiagoa izango litzateke.
Biomedikuntzan grafenoak beste hainbat erabilera izan ditzake, kaltetutako ehun ork¡ganikoen transplanteetan esate baterako. Ez hori bakarrik, material honekin muskulu eta hezurren transplanteak egiteko aukera ere egongo da.
Guzti honetaz gain, grafenoaren propietateetako bat bakterioen aurk jokatzea denez, zauriak sendatzeko eta estaltzeko baliagarria ere izan daiteke.
ENERGIA SEKTOREAN
Honen propietate energetikoaren eraginez, grafenoak bateria erabilgarri eta etekin
handikoaksortzeko aukera emango du. Gainera energia berrerabilgarriak alde batera utziko
dira izan ere, eguzki plakak grafenoz sortuak izaten badira askoz ere hobeak izango dira, energia gehiago sortuz.
Bateria berriak segundo batzuren buru kargatuko dira.
BLINDAJE INDUSTRIAN
Grafenoak malgutasuna, bere gogortasunarekin batera babeserako erabiltzen diren material askoz seguruagoe eta arinagoak egitea ahalbideratuko du, profesionalki lana erreztuz.
ELIKAGAI INDUSTRIA
Enbase hobeak egiteko aukera emango luke, horrela denbora luzeagoan on mantenduz. Altzairuetan bakterioak ez sortzeko ere erabilgarri suertatuko zen.