GREZIARREN BIZIMODUA
GREZIAKO FAMILIA
j
Familiako bizimoduari dagokionez, aita zen pertsonarik garrantzitsuena. Hura zen familiako ondasunen jabe bakarra, eta emaztea eta seme-alabak asko kontrolatzen zituen. Semeak nahiago zituztenez, askotan, neska jaioberriak hiltzen uzten zituzten. Emakumeak pertsona heldutzat hartzen ziren hamalau urtetik aurrera eta, oso ohikoa zen, 15 urte bete aurretik ezkontzea. Umeak erditzen zituztenean bizirik gelditzen baziren, askotan, 30 urterekin amona bihurtzen ziren.