Markina-Xemein eta emigrazioa
Beñat, Denali eta Iker L.
Etorkinak eta hauen integrazioa
Naya fruta eta barazki denda
Salim fruta eta barazki denda
Markinako Ustekabeak denda
Naya fruta eta barazki denda
Latinoamerikatik etorri ziren duela pare bat urte eta Markinako erdialdean fruta eta barazki denda bat jarri zuten. Kanpotarrak izateak ez du eraginik hauen negozioan, izan ere, bertako denda askotara baino jende gehiago joaten da produktuen kalitatea eta prezioa dela eta.
Salim fruta eta barazki denda
Marokotik etorri ziren eta beste denda txiki bat montatu ostean Salim fruta eta barazki denda jarri zuten Markinan. Kanpotarrak izateak ez du eraginik izan zeren oso kalitate oneko produktuak dituzte eta beti ikusi daiteke norbait barruan erosketak egiten.
Markinako Ustekabeak denda
Herri txiki eta hiri handietan falta ez den bezala Markinan ere badago txinatarren denda bat, denok dakigu denda hauek izaten duten fama: Dena daukate eta merke. Gaur egun ez dago denda horretan sartu ez den Markinarrik.
Diam lokutorioa
Senegaldarrek antolatu zuten gunea da, bertan batzen dira askotan eta denda txiki bezala erabilia da diru horrekin euren familia kideei deitzeko edo hauei dirua bidaltzeko. Askok ez dituzte guk bezalako baliabide ekonomikoak baina hala ere oso integratuta daude.
Etorkinen integrazioa gazteen artean
Etorkinen ohiturak
-Batzuetan denak batu eta bazkari bat antolatzen dute Markinako zelaian. Bazari hauetara bertako jende asko ere joaten da hauen kulturaz gozatzera.
-Beste batzuetan, Senegaldarrak kalera ateratzen dira euren erropa bereziak jantzita tinbalekin etab. Kalean dantzan egitera eta hauen kultura erakustera.