XX. mendeko musika

Kontsumorako musika

  • Kontsumorako musika gure garaiko musika herrikoia da. Mundu osoko musika herrikoien eragina du eta Estatu batuetan hasi zen hedatzen.

JAZZ

1910an agertu zen lehenengo aldiz. Afrikako beltzak harrapatu eta esklabu bihurtu zituzten unean hasi zen. Afrikatik Amerikara eraman zituzten, haien kulturarekin batera, eta kultura horretan musikak oso garrantzi handia zuen. New Orleansen sortu zen, beraien sentimenduak, pentsaerak... adierazteko helburuarekin. Jazz-a Europa mendebaldeko metodo instrumental, harmoniko eta melodikoaren eta Afrikako musika tradizionalaren arteko fusiotik sortu zen. Jazz abesle famatuenak Ella Fitzgerald, Dizzy Gillespie eta Louis Armstrong ziren.
Louis Armstrong - Hello Dolly Live

Jazz-ean erabiltzen ziren instrumentuak

Ragtime

Ragtime musika estiloa XIX. mende amaieran sortu zen AEBetako erkidego afroamerikarrean eta bere gailurra 1899 eta 1918 urteen bitartean eman zen. Ragtime-a zurien eta bat egitean sortu zen.
  • Gehienbat pianoa edo pianola erabiltzen zen.
  • Ragetan ez zuten inprobisazioetarako lekurik uzten; dena zegoen idatzita.
  • Metrika eta egitura berezia du.

  • Ragtime konpositore famatuena Scott Joplin izan zen.
  • Joplinez gain, Joseph Lamp eta James Scott ere ragtime konpositore onenak bezala ezagutzen dira.
  • Ragtime Piano : SCOTT JOPLIN . " The Entertainer " (1902)
    Big image

    COUNTRY

    Country 1920ko hamarkadan sortu zen Estatu Batuetako hegoaldeko nekazaritza eskualdeetan.

    Countrya Europako herri immigranteen musika folklorikoa Estatu Batuetan sustratu ziren beste forma musikal batzuekin, bluesa eta gospelarekin fusionatzean sortu zen.

    Country-ko abeslaririk ospetsuenetakoa Jimmie Rodgers izan zen

    John Denver - Annie´s Song

    Countryan erabilitako instrumentuak

    Blues

    Blues-a XIX. mendean Estatu Batuetako afroamerikarrak sortu zuten. Musika espiritualetatik, otoitz eta lan abestietatik, balada eskoziar eta irlandarretatik, errima ingelesetatik eta nekazaritzako deiadarretatik etorritako musika mota bat da. Blues hitzak tristura esan nahi du. Blues beltzen kantu malenkoniatsua da eta askatasuna lortzeko musika da. B.B. King eta Louis Armstrong izan ziren bluesaren abezlari handietarikoak.
    B.B. King - Blues Boys Tune

    Blues-an erabiltzen diren instrumentuak

    Swing

    Swing, Jazz-aren bilakaeratik Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean sortu zen .

    Swing-ak musika europarraren eragina izan zuen eta 1929ko krisi ekonomikoaren ondoren sortu zen.

    Orkestrako musika da, inprobisatzen da. Finkatze erritmikoa du, bere egitura, ezin da aldatu. Tentsioa, baliabide gisa erabiltzen da.

    Gai melodikoek indarra hartzen dute. Jatorri beltzeko musika da, baina zuriek kontsumitzen zutena. Swing-a, Big Bands orkestra handiek jotzen zuten.

    Garaiko pianistarik garrantzitsuena Fletcher Henderson izan zen.

    Jazz eta Blues nahasten dira musika honetan.

    Gene Krupa- Sing, Sing, Sing

    Espiritual Beltzak

    Espiritual beltzak XVIII-XIX. mendeetan Estatu Batuetan sortutako musika forma bat da.

    Espiritual beltzak, kristauen kantu erlijiosoak esklabo afroamerikarren kulturara egokitzean sortu zen. Espiritual beltzetan normalean ez da instrumenturik erabiltzen, ahotsa erabiltzen da bakarrik musika egiteko, baina XVII. Mendearen bukaeran espiritual beltza gospelean, ahotsa, pianoa eta organoa erabiltzen ziren

    Espiritual beltzetako musikaririk ezagun eta garrantzitsuena Isaac Watts izan zen.

    Sister Act 2 - Oh Happy Day