MUSIKA INSTRUMENTALA:ERROMANTIZISMO
FREDERIC CHOPIN, ROBERT SCHUMANN ETA FRANS LISZ
MUSIKA INSTRUMENTALA
Erromantizismoan hainbat jenio ospetsu agertu ziren, horien artean: Goya, Delacroix, Goethe...
FREDERIC CHOPIN (1810-1849)
Oso gaztetan hasi zen pianoa ikasten eta hasieratik erakutsi zituen musikarako dohain bereziak. 1826-1829 bitartean, Varsobiako kontserbatorioan ikasten ari zen. Hemeretzi urterekin Poloniako pianista nagusia zen, eta haren jeniotasuna Mozartenarekin konparatzen zen 1829an Berlinen eta Vienan eman zituen kontzertuak.
ROBERT SCHUMANN (1810-1856)
Zuzenbide ikasketak utzi zituen pianoa ondo ikasteko. Hatzak arinago mugitzeko asmatu zuen tresna baten erruz, hatz baten mugimendua galdu zuen. Harrezkero musika eta kritika idazten hasi zen. "Musika Aldizkari Berria" sortu zuen eta musikaz zituen irizpideak argitaratu zituen, baita Brahms eta Mendelssohni zien mirespena adierazi ere. 1838an Clara Wieck, Friedrichen alaba eta pianista famatuarekin ezkondu zen.
FRANZ LISZT (1811-1886)
Mende-erdi batez liluratu zituen Lisztek musikazaleak pianoan zuen abileziagatik. Abiadura izugarria zuen, eta indar handia. Musikagile gisa berrikuntzak egin zituen, eta orkestrarako genero berri bat sortu zuen: poema sinfonikoa.