Nelson Mandela
hegoafrica gaia
nelson mandela
Nelson Rolihlahla Mandela (Mvezo, Lurmutur Ekialdea, Hegoafrika, 1918ko uztailaren 18a – 2013ko abenduaren 5a[1])apartheidaren aurkako ekintzailea eta politikaria izan zen. 1994tik 1999ra herrialde horretako lehendakaria izan zen, hauteskunde demokratikoen bidez hautatutako lehena.[2]
nelson mandela
Gaztetatik apartheidaren aurkako aktibista izan zen, eta Afrikako Kongresu Nazionala alderdiko kide. Horrez gain, alderdiaren beso armatua izango zenUmkhonto we Sizwe (MK laburduraz) taldeko sortzaile eta buru izan zen. Fronte Nazionaleko erregimen ultra eskuindar zuriak sabotaiak eta beste delitu batzuk egin izana leporatu zion. 27 urte egin zituen kartzelan, horietako asko Robben Uhartean. 1990 urteko otsailaren 11n askatu zuten, eta ordutik Mandelak elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatzeaz gain, arraza ugariko Hegoafrika demokratiko baterako bidearen zati handi bat zuzendu zuen.
Nelson Mandela
biografia
biografia
Nelson Rolihlahla Mandela Mvezon (Hegoafrika) 1918ko uztailaren 18an jaio zen. Xhosa etniakoa da jatorriz, eta bere aitak izan zituen 13 seme-alabetako bat da. Haurtzaro lasaia izan zuen, bere herria bakean bizi zen garaiko istorioak entzuten.
Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak egin, eta, azkenik, Zuzenbide ikasketakegin zituen, Witwatersrandeko Unibertsitatean (Johannesburgo). 1942. urtean, abokatu lanetan hasi zen, eta, gaztaroan, Afrikako Kongresu Nazionala (ANC) alderdiko kide egin zen; kanpaina eta protesta baketsuak egiten ziren orduan, arraza-bereizkeriarekin aurka. Hor hasi zen bere jardun politikoa.
Mandela: Del Mito al Hombre - Tráiler Oficial en español HD
Entrevista a Nelson Mandela al salir de prisión