HEGO AFRIKA
Uretako Animaliak
Krokodiloak
Marrazoak
Marrazo Zuria
Itsaspeko Marrazoa
Zezen Marrazoa
Tigre Marrazoa
Balea
Itsas Lehoiak
Itsas lehoiak pinipedoen familiakoak dira, Otariinae azpifamilian sailkatuak. Itsas azpiartekoetatik tropikaletara hedatzen dira, Ozeano Atlantikoa izan ezik. 20-30 urte bizi dira eta handienak 1000 kg eta 3 metroko luzera izan ditzakete.
Izurdeak
Izurdeak ugaztun itsastarrak dira eta guztiz moldatuak daude igeriketara. Zetazeo gehienek bezala soinua erabiltzen dute komunikatzeko, orientatzeko eta ehizatzeko. Soinua radar baten antzera erabiltzen dute, ekolokalizazio metodoa erabilita. Izurdeen mihiak kanal bat du erdian eta horrela kumeek esnea har dezakete urarik hartu gabe.
Dordoka
Dordokak narrastiak dira, saihetsetatik garatutako hezur edo kartilagozko oskola bat duena bere gorputza babesteko. Ezagutzen diren dortoka zaharrenak duela 215 milioi urte agertu ziren. Horregatik, narrasti zaharrenetakoen artean daude, sugandilak eta sugeak baino antzinagokoak. 300 espezie inguru bizi dira, horietako batzuk galtzeko arrisku larrian.
Hipopotamoa
Hipopotamoa Hippopotamus generokoa da, gaur egun espezie bakarra duen artiodactyla ordenako ugaztun handia da. Izena grezieratik dator, eta «ibai zaldia» esan nahi du hippos «zaldia» eta potamos «ibaia»).
Pinguinoa
Pinguinoa itsas hegazti bat da. Ez dute hegan egiten eta gehienak Hego Hemisferioko kostalde hotzetan bizi dira, Antartikan.
Pinguinoek tamaina desberdina izaten dute espeziearen arabera; 30cm eta 120cm artekoa izan daitezke. Hegazti hauen mokoa oso sendoa da eta gorputzaren estalgarri hotzetatik babesten dituen gantz-geruza lodia dute. Hegoak motzak dira hegats formakoak. Isatsa motza eta zurruna du eta hankak oso atzean dauzka, sabelean, uretan hobeto mugitzeko.