Burlatako jaiak
Nire herriko jaiak
Burlatako jaiak
Lehenengo egunean txupinazoa botatzen dute udaletxetik. Egun honetan jendea txuriz jantzita dago eta udaletxeko plaza jendez beteta dago. Plaza honetan, aparrazko kanoia ere badago, jendea aparraz beteta amaitzen duena. Hortaz aparte, beste hainbat jarduera egiten dituzte ala nola, erraldoiak eta kilikiak atera, barrakak jartzen dituzte, kaleetatik txarangak ateratzen dira... eta gaua heltzen denean, suzko zezena eta kontzertuak egiten dituzte. Kontzertu hauetan gazteek asko edaten dute. Kontzertuak baino lehenago, bigantxak korrika egitera ateratzen dituzte.
Burlatako jaiak, guztientzat eta adin guztietarako dira. Jai hauetan jendea oso ongi pasatzen du eta asko dibertitzen da. Gehien gustatzen zaigun ekintza, jendea eta bigantxak egiten dituzten lasterketak dira. Gutxien gustatzen zaiguna, gazteen artean egoten diren liskarrak dira.
Udaletxeari proposatzen diogu jai hauek luzeagoak izatea, jendea oso ongi pasatzen duelako eta pena handia hartzen dutelako festak bukatzen direnean.