Musikaz Maitemindurik
Naia Gonzalez
Nire bizitzaren istorioa
Urteak geroago, lagun trobalari bat ezagutu neban Guillermo Politiers- ekoa . Oso trobadore ospetsua zan eta berak oso ondo ulertzen eban nire musika tresna bat jotzeko ametsa. Berak jotzen eban instrumentoa gitarra antzeko zerbait zan. Nire laguna bazan ere, nik inbidia neutsan, berak ahal ebalako musika tresna bat jo eta nik ez bi arrazoirengaitik: pobrea nintzalako eta nire familia ere kontra eukadalako.
Egun batean, Guillermok bere etxea ezagutzera gonbidatu eustan eta nik normala dan moduan baietz esan neutson. Bere etxera heldu ginan eta bere gela sekretua erakutsiko euztala esan eustan. Non nire sorpresa, gela osoa musika tresnaz beterik egotea: Gitarrak, flautak, arpak... Hitz gutxitan esanda, paradisua antzeko gela zan. Bapatean, Silviok ea musika tresnarik jo nahi neban galdetu eustan. Nik baietz erantzun neutsan eta arpa jotzen hasi nintzan. Hasieran, apur bat trakets hasi nintzan baina gero eta erosoago sentitzen nintzan eta nire lekua aurkitzen hasi nintzan. Guillermok berak ere ondo egiten ari nintzala esan eustan. Hori beralako trobadore ospatsu batek esatea, izugarrizko ohorea zan niretzat.
Egun horretan oso pozik itzuli nintzan etxera baina ez jatan burutik ere pasatu inondik inora, Guillermoren etxean gertaturikoa familiari kontatzea. Banekien kontatzen baneutsen bi ondorio garrantzitsu ekarriko eustazala; bata barre egitea eta bestea etxe horretara joatea debekatu egingo eustiela eta ez nuen arriesgatu nahi.
Hurrengo goizean, Guillermok deitu eustan gauza garrantsitsu bat esan behar eustala esanez. Gosaldu eta jarraian joan nintzan Guillermoren etxera. Bertara heldu nintzanean, esan zidan kontzertu bat eukala eta berarekin eroan nahi eustala, aurrerako egunekoa izugarri asko gustatu jakola adieraziz. Arpa ondo jo nebala eta beragaz kontzertuan jotzeko eskatu eustan. Nik emozionaturik, baietz erantzun neutson, nola galdu holako aukera onik? Baina baldintza bat jarri neutson: nire familiak ezin eban jakin kontzertuari buruzko ezer, bestela ez eustiela joaten utziko. Esan zidan lasai egoteko familiari gezur bat esan eta kontzertura joan ahal nebala. Hurrengo eguneko goizeko 10etarako prest egoteko agindu eustan. Hori esan eta segituan, etxera abiatu nintzan pozez txoratzen.
Hurrengo egunean, ohetik jaiki eta familiari egunerolez erosketak egiten nindoala esanez. Guillermok lehenengo entsegu bat egiteko eskatu eustan eta horregaz erakutsi neban pentsatzen genduena baino askoz hobeago jotzen nebala. Jeloskor ipintzen hasi zan eta orduan espero ez neban arazoa gertatu zan: kontzertua baino lehen arparen kordak desafinatu ebazan Silviok danen aurrean ni txarto geratzeko. Gainera, jelosiagaitik nire familiari kontatu eutson gertatutako guztia.
Nire familia ziztu bizian joan zan kubako kontzertuen eszenatokira,abesti bat emongo deutsut kantuarekin. Kontzertua hasi zan eta jotzen nengoala norbaitek arpa desafinatu eustala konturatu nintzan. Alde batera begiratu neban eta Guillermo izan zala ohortu nintzan, barrrezka ikusi nebalako . Gainera, nire gurasoak hor zegozala konturatu nintzan eta barrezka hasiko zirala uste neban. Orduan, gorrotoaz eta nire musikarekiko maitasuna zala, arpari kordak afinatzen saiatu nintzan eta lortu neban. Arpa nik dakidan moduan jo neban eta danak aho zabalik gelditu ziran, nire familiakoak barne.
Hori izan zan, neban zaletasuna erakusteko lehen pausua eta hortik aurrera nire familiak ez eban txiste moduan hartzen nire musika. Ez hori bakarrik, gainera lagundu egin eustien musika munduan aurrerapausuak ematen.
Handik aurrera oso famatu egin nintzan eta musikagaz loturik geratu da nire bizitza.
Horregaitik esaten dot musikaz maitemindurik nagoala.