ZELAN IKASTOLAN, MAIALEN?

Gaur Maialen Garcia, ikastolako ikasle bat elkarrizketatuko dogu. Gure asmoa, bere ikastolari buruzko prespektiba ikustea da, jakiteko ea bere ustez bere ikastolan ondo ikasten ote dan, eta prestaketa onak dauzan. Horretarako, bere gairik gustokoena, ze material erabiltzen daben, nola doan ikasketetan... galdetuko deutsagu.

Kaixo Maialen!


-Ikastolan emoten dozuzan gaietatik, zein da zure gustokoena, eta zergaitik?

Plastika, asko gustatzen jatalako marraztea, eta gustoren sentitzen nazan gaia da.


-Nor da zure irakasle gustokoena, eta nolakoa da?

Oihana da, plastikako irakaslea. Geure postuan asko jartzen da, eta asko ulertzen deusku arazoak doguzanean. Oso ondo ulertzen gaitu, eta ez dogu beragaz arazorik izaten.


-Ondo zoaz ikasketetan? Zelako media dozu? Inoiz errepikatu dozu?

Ondo joan naz DBH hasi nazanetik, baina arazoak ere euki dodaz, adibidez, pasadan urtean ondo hasi nintzan baina geroago asko jaitsi nintzan eta nire media 6ko bilakatu zan bapatean. Aurton ordea, oso ondo hasi naz eta uste dot nire bataz besteko media 9koa izango dala. Eta ez, ez dot inoiz errepikatu.



-Uste dozu irakasleek asko laguntzen zaitueela? Arazoak izan dozuz gairen batean zehazki?

Irakasleek asko laguntzen dabe, eta denbora ateratzen dabe, zuk argi ez dozun ideia bat azaltzeko ere. Beti izan arren jende askok irakasleen prespektiba txar bat, azken finean asko laguntzen deutsue, eta azken batean justu zabiltzanean eurak bultzada bat emoten deutsue, eta ez dago txarto ibilteko beharrizanik. Nire kasuan ez dot orain arte arazorik izan irakasleekaz.


-Noiztik ikasten dozu ikastolan, hau da, noiz hasi zinan?

Txikitatik hasi naz, 2 urtegaz sartu nintzan lehengo aldiz Eleizalde Ikastolan, eta ordutik aurrera ez naz aldatu, eta hemen jarraitzen dot.



-Ze material erabiltzen dozuez gai ezberdinak emoteko? Ze material didaktiko dozue? Beste materialik gehituko zeunke?


Betiko liburuak, gelan arbel taktila, portatilak. Bai gehituko neuke. Motxilan pisu handia eroaten dogu normalean, niretzat liburuak ordezkatzeko aukerea dogu, hau da, pen drive moduko bat erabili, eta pendrive hori erabili egunero etxetik ikastolara eta ikastolatik etxera. Denok dogunez ordenagailu bat etxean, nire iritziz praktikoagoa izango lirateke.


-Azkenik, uste dozu zure ikastolan gustora ikasten dala? Eta horrela bada zergaitik?

Bai, azken finean maitatu egiten dozu ikastolea, zeren eta matematika, natura eta beste gai asko ikasteaz aparte, ikaskideak faltan botatzen dozuz. Batzuk istitutuan aurkituko dozuz, baina beste batzuk geroago ez dozuz ia ikusten. Horregaitik beste eskola batzuen aldean, ikastolan urte asko egiten diranez, famili bat bihurtzen gara.





Eskerrikasko Maialen, datu asko jaso doguz zure ikasketa bide eta ikastolako zehaztasun gehiago jakin doguz. Hurrengorarte eta eskerrikasko. Bueno ba hau izan da dena gaurkoz, disfrutatu dozuelakoan, agur!

EGILEA: MAIALEN JIMENEZ