ALKARRIZKETA

Egunon irakurleok. Ni Maialen Garcia naz eta gaur Maialen Jimenez izeneko eskubaloiko jokalari bati galdeketa bat egingo deutsagu bere eskubaloiko munduari buruz zerbait gehiago jakiteko.


Maialen Garcia> Egunon Maialen, zer moduz? Eskubaloi munduan zutaz zeozer geihago jakiteko, nola amaitu dozu orain zagozan taldean? Nola bukatu dozu horain zagozan postuan?


Maialen Jimenez> Egunon, ondo. Ni, 4. mailan hasi nintzan kirolengan interesa jartzen eta eskubaloia aukeratu neban, eta horregaitik ikastolako taldean sartu nintzan. 4 urte ikastolan egon eta gero Bermeo eta Mundakaren artean sortutako talde batean sartu nintzan. Urdaibai eskubaloi taldean (Urdaibai E.T)


M.G> Zelakoak izaten dira entrenamenduak? deskribatuko al zenuke entrenamendu normal bat, hau da eguneroko bat? Entrenamenduak nolakoak izaten dira?

M.J> Nahiko gogorrak izaten dira, batzuetan banakako teknika, zirkuitoak, jokoak, partiduak egiten doguz.


M.G> Nola deskribatuko zenuke zure entrenatzailea?

M.J> Gogorra baina oso ona, danagaitik arduratzen da. Oso ondo pasatzen dogu beragaz eta oso dibertigarria da.


M.G> Nolakoa izan da zure esperientzia eskubaloian? hau da nola hasi zinen, eboluzionatu badozu,...

M.J> Oso ona izan da nire esperientzia, urte askori esker asko ebouzionatu izan dot. Nire lehenengo entrenatzailetik, Itsasne zana, gero Amaiarekin egon ginen eta horain Yolirekin gaude, urte haueri esker asko ikasi dot.


M.G> Eskubaloi elite mailan nor da zure idoloa eta zergaitik da bera? hau da zer dauka berezia jokalari horrek zure idoloa izateko?

M.J> Eli Pinedo nire jokalaririk gustokoena da, berak oso garbi jokatzen dau, hau da falta bat egiten badau falta egin deutsonari lagundu egiten deutso eta parkamena eskatzen deutso, hori da berataz asko gustatzen jatana. Baina esan behar dot oso ondo jokatzen dauala.


M.G> Zure etorkizunari begira nola ikusten zara urte batzuetan? Elite mailako eskubaloi jokalari modura ikusten zara hemendik eta urte batzuetara? Denbora eukiko bazenu ze taldetan gustatuko litzaizuke jolastea?

M.J> Uste dot ezetz, ez naz ain ona elite mailan jolasteko modukoa, baina asko gustatzen jat jolastea eta urdaibaien jolasten jarraitu nahiko neuke ahal donanik eta gehien.


Bueno, ba eskerrikasko zure erantzunekaitik eta zuri buruz eskubaloiko zenbait gauza gehiago jakiteagaitik. Eskerrak emon behar jake irakurleei gure entrebista hau irakurtzeagaitik, espero dogu gure urrengo entrebista, albiste, edota beste edozein motatako albisteak irakurtzea.