ARTE BARROKOA
XVII. eta XVIII.mendearen zati batean garatuta
EZAUGARRIAK:
- Forma klasikoetan inspiratu zen.
- Errealitatea zen bezala adierazi nahi zuten, akatsak izkutatu gabe eta idealizatu gabe.
- Ikuslearengan sentimendu indartsuak sorrarazi nahi zituzten.
ARKITEKTURA
- Lerro kurbatuak erabiltzen zituzten.
- Fatxadan argi-efektuak sortzen zituzten.
- Dekorazioa oso oparoa zen eta apaindura ugari erabiltzen zituzten fatxadetan.
- Material aberatsak eta deigarriak erabiltzen zituzten; hala nola, koloretako marmolak.
Done Petri basilikako baldakina
Berniniren lana. Arte barrokoaren ezaugarri Guztiak Ditu: kurbak, kolore eta argi-kontrasteak, eta apaindura Ugari. Egituraren kolore Beltzak eta apainduraren Urre koloreak efektu piktorikoa Sortzen dute.
Madrilgo umezurtz-etxea
Pedro Riberaren lana. Fatxada hau erretaula bezala antolatu zen. Bere dekorazioa oparoa da eta apaindura Ugari erabili zuten.
Salamancako Plaza nagusia
ESKULTURAREN EZAUGARRIAK
- Errealismoa nagusitu zen. Eskulturen bidez pertsonen ezaugarriak eta haien mugimendu naturalak adierazten ziren.
- Oso sentimendu sakonak zituzten pertsonaiak adierazten zituzten.
- Figurek mugikortasun, energia eta bizitasun handia zuten .
- Argi-efektuak Sortu Ziren arroparen tolesturetan eta figuren keinuetan.
BARROKOKO PINTURA
Ia lan guztiek izan zituzten ezaugarri hauek:
- Errealismoa nagusitu zen: pertsonak ziren bezala adierazten ziren, akats fisiko eta guzti.
- Eszenak mugimendu eta Indar handikoak ziren.
- Pertsonaiek sentimenduak adierazten zituzten, bai aurpegietako keinuen bidez, bai-gorputz adierazpenaren bidez.
- Mota askotako gAIAK erabili ziren: erlijio-gaiak, mitologia-eszenak, eguneroko bizitzako uneak, erretratuak, .... Gai berriak ere sortu ziren, hala nola, paisaiak eta natura hilak
SAN MATEOREN BOKAZIOA
Caravaggioren lana. argiztatutako eremuetara eraman nahi du ikuslearen Arreta. Pertsonaiak eguneroko pertsonak bezala adierazten dira.
GAUEKO ERRONDA
Rembrandten lana.
FAMILIA SANTUA txoritxoarekin
Murilloren lana. Nahiz eta familia Santua irudikatu pertsonaiei ez zien santutasunaren argi-kororik jarri baizik eta nahiago izan Zuen sentimendu gizatiarra adierazi, ikuslearengana hurbiltzeko.