ARTE BARROKOA

XVII. eta XVIII.mendearen zati batean garatuta

EZAUGARRIAK:

  • Forma klasikoetan inspiratu zen.
  • Errealitatea zen bezala adierazi nahi zuten, akatsak izkutatu gabe eta idealizatu gabe.
  • Ikuslearengan sentimendu indartsuak sorrarazi nahi zituzten.


ARKITEKTURA

  • Lerro kurbatuak erabiltzen zituzten.
  • Fatxadan argi-efektuak sortzen zituzten.
  • Dekorazioa oso oparoa zen eta apaindura ugari erabiltzen zituzten fatxadetan.
  • Material aberatsak eta deigarriak erabiltzen zituzten; hala nola, koloretako marmolak.


ESKULTURAREN EZAUGARRIAK

  • Errealismoa nagusitu zen. Eskulturen bidez pertsonen ezaugarriak eta haien mugimendu naturalak adierazten ziren.
  • Oso sentimendu sakonak zituzten pertsonaiak adierazten zituzten.
  • Figurek mugikortasun, energia eta bizitasun handia zuten .
  • Argi-efektuak Sortu Ziren arroparen tolesturetan eta figuren keinuetan.

BARROKOKO PINTURA

Ia lan guztiek izan zituzten ezaugarri hauek:


  • Errealismoa nagusitu zen: pertsonak ziren bezala adierazten ziren, akats fisiko eta guzti.
  • Eszenak mugimendu eta Indar handikoak ziren.
  • Pertsonaiek sentimenduak adierazten zituzten, bai aurpegietako keinuen bidez, bai-gorputz adierazpenaren bidez.
  • Mota askotako gAIAK erabili ziren: erlijio-gaiak, mitologia-eszenak, eguneroko bizitzako uneak, erretratuak, .... Gai berriak ere sortu ziren, hala nola, paisaiak eta natura hilak