ETXEAN BAKARRIK
JOHN WILLIAMS
Etxean bakarrik filmak, gabonetan etxean bakarrik geratzen dan ume baten istorioa kontatzen dau. Kevin McCallister da protagonista, bakarrik geratzen dan umea. Gabonak Parisen pasatu nahi dauz bere familiak, eta bidaiaren prestakuntzekin ahaztu egiten dabe etxean. Hainbat abentura pasatuko dauz hortik aurrera ume honek.
Bso Solo en Casa - Main title ("Somewhere In My Memory")
JOHN WILLIAMS
John Towner Williams, 1938ko otsailaren 8an New York-en jaio zan musikagile eta orkestretako zuzendari estatubatuarra da. Williams-ek zinemako historiaren soinu-banda ospetsuenetakoak konposatu ditu, esate baterako: Star Wars, Marrazoa, Harry Potter, Superman, E.T, Parke Jurasikoa, Indiana Jones... horrez gain hainbat musika konpozisio egin ditu Joku Olinpikoetarako, hainbat telebista saioterako eta kontzertu batzuetako zatiak.