Harry Potter
John Williams
JOHN WILLIAMS
Bost hamarkadetan zabaltzen den ibilbide batean, Williams-ek zinemako historiaren soinu-banda ospetsuenetarikoa konposatu ditu, esate baterako: Star Wars, Marrazoa, Harry Potter, Superman, ET, Parke Jurasikoa, Indiana Jones ... horrez gain hainbat musika konpozisio egin ditu Joku Olimpietarako, hanbait Telebista saioterako eta kontzertu batzuetako zenbait zati.
J K ROWLING
Joanne Rowling, 1965eko uztailaren 31ean jaio dan idazle ingelesa da. J K Rowling goitizena erabiltzen du liburuak sinatzeko.
Harry Potter liburu arrakastatsuen idazlea da eta guztien arteando 300 milioi baino gehiago Kopia saldu ditu. Harrezkero, aberats okitua da. 2004ko Otsailaren datuen arabera bilioi bat dolar inguru irabazi zuen.
HARRY POTTER
Harry Potter zazpi aleko fantasiazko liburu saila da, JK Rowling idazle britainiarrak idatzia. Bertan, Harry Potter mutikoaren eta Ron Weasley eta Hermione Granger lagunen zazpi urteko istorioa azaltzen da, Hogwarts magia eta azti eskolan igarotakoak. Hariaren korapiloa Harry Potter eta Lord Voldemort azti maltzurraren arteko borroka da, azken honek Harryren gurasoak hil baitzituen mundu magikoa bereganatu nahiean.
Euskaraz zazpitik lehen sei liburuak argitaratu dira, Elkar eta Salamandra argitaletxeek batera plazaratuak. Itzulpenak Iñaki Mendiguren ezkiotarrak egin ditu.
HEDWIG
Musika honetan pianoa, biolina, biolontzeloa, flauta,.... bereiztu leikez.