GABONETAKO KANTA: TRAKATAN
ADIBIDEA
ABESTIAREN LETRA
Trakatan, trakatan
hiru errege,
trakatan, trakatan,
Belenera,
Belenen jaio den
Jesus haurtxoa
trakatan, trakatan
jaurestera.
Meltxorrek, trakatan,
zaldia beltza,
Gasparrek trakatan,
zaldi gorri,
trakatan, trakatan,
Baltasar zaharrak
zaldia, trakatan,
zuri-zuri.
ESANAHIA
Hirurak doaz zaldiz, hortik abestiaren izena: trakatan. Hau baita zaldiek egiten duten zarata.
Meltxor bado zaldi beltz baten gainean, Gaspar gorrian eta Baltasar zurian.
Testuak gainera badio Baltasar zaharra dela.
Ondorioztatu daitekeena zera da, Meltxor erregerik gazteena dela eta horregatik doala lehenengoa den zaldi beltzean. Gaspar adin ertainekoa, eta bigarren zaldian, eta Baltasar zaharrena eta azkenengoan.
Hortik koloreak: Meltxorrek bizar gorrixka (gaztea), Gasparrek zuria (heldua) eta Baltasarrek azal iluna (zaharra)
EGILEA/ IDAZLEA
IRITZIA
Ahozko literaturak dituen ezaugarriak ditu: anonimoa da, baina urtez-urte eta belaunaldiz-belaunaldi trasmititu da.
Gaia guztiok ezagutzen dugu, nahiz eta euskal Gabonetan Olentzero maitagarriena izan geuretzat.
Trakatan trakatan horrek erritmo handia ematen dio kantari eta buruz jakin edo gogoratzeko sistema paregabea da.