ERRENAZIMENDUKO MUSIKA
Profanoa eta intrumentala
Errenazimenduko musika
Errenazimendua XV. eta XVI. mendeetako mugimendu soziokultura da. Errenazimenduan agertu ziren artistak kulturaren arlo guztiak ukitu nahi izan zituzten: arkitektura, eskultura, pintura, literatura eta musika. Eta musikan estilo berpizterik egon ez zen arren, musikak susperraldi bat izan zuen.
Musikari dagokionez, Errenazimenduan beste ezaugarri hauek ere izan zituen:
- Polifonia, aldi bereko ahots batzuen kantua.
- Bestelako musika profanoa.
- Josquin des Prez, Giovanni Palestrina eta Tomas Luis Victoria dira garai honetako autore garrantzitsuena.
Musika profanoa
Musika profanoan amodioari buruzko gaiak edo naturaren deskribapenak dira nagusi; eta musika tresnez lagunduta kantatzen da ia ia beti.
MADRIGALA: musika forma polifonikoa da, hizkuntza arruntean kantatua. Bere helburua gizakiak dituen sentimenduak adieraztea da.
MUSIKA PROFANOA ESPANIAN:
- Erromantzea: Espainiako antzinako erromantzeen gaiei buruzko forma polifonikoa da.
Musika instrumentala
a. MUSIKA TRESNAK
Berpizkundean musika-tresna bakoitzaren tinbre bereizgarriak aurkitu ziren, eta, aurrerapen teknikoei esker Erdi Arotik jaso zirenak hobetu egin ziren. . Bereziki, hari instrumentuak eta aldi berean hainbat doinu sortzeko gai diren musika-tresna polifonikoak garatzen dira. Garai honetan, gainera, pertsona eskolatuek musika irakurtzen, abesten eta interpretazioak etxean gauzatzeko musika-tresnak jotzen ikasten dute eta horrek ere bultzakada handia emango dio musika instrumentalari.