Baloia eskuen artean
Ainhoagaz hitzegiten
Kaixo, ni Lorena Cortijo naz, Eleizalde ikastolako ikasle bat eta alkarrizketa bat egingo dot. Alkarrizketatuak Ainhoa Castrillo dau izena eta bere zaletasunaz, eskubaloari buruz, egingo dogu berba orain. Elkarrizketa honen helburua zera da, bere bizitza eta bilakaerea ikustea eta non ikusko dauan bere burua urte batzuk geroago jakitea. Kaixo Ainhoa!
Lorena Cortijo: Beno, hasteko zure zaletasun gogokoena eskubaloia jokatzea da, ezta? Zergaitik dozu hain gogoko eskubaloia?
Ainhoa Castrillo: Alde batetik taldean jokatzen dan kirol bat dalako eta baita txikitatik erakarri eustan kirol mota dalako.
L.C.: Eta, zelan hasi zinan zaletasun honekin?
A.C.: Txikitan multi-kirol talde batean egon nintzan eta horren ondorioz kirol hortan jokatzea hautatu nuen baina nahiago neban saskibaloira jokatu baina ez egoan talderik.
L.C.: Seguruenik entrenatzaile asko izan dozuz bizian zehar, nolakoak izan dozuz? Gustukoren bat daukazu oraingoz?
A.C.: Hasieran izan nebazan entrenatzaileak ez zuten gogor egiten baina oraingoarekin alderantzizkoa da. Honek, gogor egiten deusku eta hori ondo iruditzen jat batez ere gauza gehiago ikasten doguz eta.
L.C.: Entzun dogu Urdaibai Eskubaloi Taldean zabilzala jokatzen, zelan daroazuz entrenamenduak ikasketekin?
A.C.: Egia da entrenatzen ordu asko igarotzen doguzala eta horrek eragin handia du ikasketetan batez ere ez dogulako astirik eukiten etxeko lanak,... egiteko. Baina nahiko ondo antolatzen dot dana, beraz, ez dot arazo handirik.
L.C.: Zenbat denbora zabiltza klub honekin? Zein abantaila du klub honekin haritzea?
A.C.: Bigarren urtea da klub honetan jokatzen nabilena eta esan daiket klub honetan sartzean lagun barriak egin dodazala eta niretzat hori izan da abantailarik handiena.
L.C.: Eta, ikusten al zara etorkizunean klub honekin aurrera edo beste plan batzuk dituzu?
A.C.: Ez dut uste baina esan behar da azken finean taldea utzi beharko dela batez ere ez daukadalako behar bezain denbora.
L.C.: Liga hasi berri dozue jadanik, nola ikusten dozu zure taldea ligan?
A.C.: Nire taldea liga honetan nahiko ondo ikusten dot talde sendo eta gogorra garalako, edozein helmugari aurre egin ahal dogulako.
L.C.: Eta honekin amaitzeko, zer garrantzi dauka eskubaloia zure bizian?
A.C.: Nire bizian garrantzia dau batez ere lagunekin denbora ondo pasatzeko eta dibertitzeko kirol mota dalako.
Beno heldu da dendora amaitzeko honekin. Eskerrik asko, Ainhoa. Mila esker zure denboragaitik eta zorte on haurtongo ligan. Eta zuei ere irakurle agurgarriok, eskerrik asko.