Saint-Saëns
Haur prodijioa
Camille Saint-Saëns (Paris, 1835eko urriaren 9a - Aljer, 1921eko abenduaren 16a) frantziar musikagilea eta pianista izan zen.
Camille Saint-Saëns sei urte zituela eman zuen lehen piano kontzertua. Jacques-Fromental Halévy eta Charles Gounoden ikasle izan zen, eta Gabriel Fauré eta André Messagerren piano irakasle. 1871. urtean Societé Nationale de Musique sortzen parte hartu zuen. Antzinako frantses musikagileen, batez ere Jean-Philippe Rameauren, aldezle sutsua izan zen.Liszten adiskide handia izan zen eta hura bezala, pianista bikaina. 1881. urtetik aurrera kontzertu-sail asko eman zituen Europan, Estatu Batuetan, Hego Amerikan, Erdialdeko eta Ekialdeko Asian.
1880. urtetik hil arte musika lan asko idatzi zituen. Saint-Saëns molde klasikoen alde agertu zen beti, eta bere garaiko musika berriaren aurka. Lan aipagarriak ditu, besteak beste, poema sinfonikoak, Onfaliaren gorua (1871), Herkulesen gaztaroa (1877), eta Hil dantza(1874); bost kontzertu pianorako; Hirugarren sinfonia (1886) famatua; Animalien inauteria (1886) suitea; Sanson eta Dalila (1877) opera-oratorio ezaguna; ganbera musika; hiru kontzertu biolinerako; 6 fuga (1920), meza bat eta requiem bat.