IKUTUSI
IKUTUZ IKUSI!
IDEIA BAT DUGU!!
Hasieran, kirol desberdinen arauak aldatu genituen pertsona horiek jolastu ahal izateko, baina gero konturatu ginen, interneten bidez, asmatuta zegoela.
Gure ideia guztiak asmatuta zeudela ikusten genuen eta pentzatsen genuen:
"Dena asmatuta dago !!". Baina oker geunden.
Eta jada desesparatuta geundenean bururatu zitzaigun ... IKUTUSI !!!!!
Itsuak futbolean
Jokalari guztiek begiak estalita eduki behar dituzte.
Lau jokalari itsu eta ikusmen hurritasunik ez duen batek osatzen dituzte taldeak.
Baloiak zarata ateratzen du.
Eta beste hainbat arau ere aldatuta daude.
Itsuak saskibaloian
Jokalari kopuru berdina da, eta hemen ere baloia gomazkoa da eta zarata ateratzen du.
Itsuak atletismoan
IKUTUSI
ZER DA?
Marrazkiak
IKUTUSI!!
NOLA ERABILI
TALDEA
Unax Izagirre, Luka Lohse, Ane Gallastegi eta Maialen Carlos.
Gure teknologiako irakaslea Virginia Covas da, baina Josu Etxaburuk, (zuzendariak) ere eman dizkigu klaseak.
Maialen Carlos taldeko liderra eta testuen egilea izan da.
Ane Gallastegik ordenagailuarekin zerikusia dituzten gauzak egin ditu.
Unax Izagirre Ikutusin telak modu egokian itsasteaz arduratu da.
Luka Lohse kazetaria izan da.
MERKATUAREN AZTERKETA: INKESTA
- Zer iruditzen zaizu ikutusi?
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10
Gero eta zenbaki txikiagoa gero eta puntuazio txikiagoa.
- Iruditzen zaizu erabilgarria izango dela ikusmen hurritasuna dutenentzat?
o Ez
- Ze iruditzen zaizu 12,50 euro balioko balu?
o Merkea
o Egokia
- Erabiliko dela pentsatzen duzu?
o Asko
o Batzuetan soilik
EMAITZAK
- Bataz bestekoa 9 da.
- %100ak baietz erantzun du.
- Inori ez zaio garestia iruditu, %45ari merkea eta gelditzen den %55ari egokia.
- Pertsona 1en ustez gutxi erabiliko da, 2ren ustez batzuetan soilik eta beste 9 ren ustez asko erabiliko da.
Gure inkestaren emaitzak erantzun dituzten pertsonei, oharrak uzteko aukera eman diegu, hauek izan dira beraien iritziak:
Oso erabilgarria da. Itsuentzat oso erabilgarria izango da.Oso ideia ona izan da. Proiektu oso ona. Oso erabilgarria da.
ONDORIOAK
Erabilgarria izango da ikusmen-hurritasunak dauzkaten pertsonentzat. Hasierako ideia moldatu eta eraldatu dugun arren, oso ondo geratu da Ikutusi.
ZENBAT BALIO DU ?
IRITZIAK
Ikusmen arazoak dituen lagun bati eta bere laguntzileari.
Landerri elkarrizketa
Extraberri: Lander gure adineko ikasle bat da, eta ikusmen arazoak ditu. Galdera batzuk egin dizkiogu gure proiektua benetan erabilgarria dela zihurtatzeko.
Ex.: Kaixo Lander!Lander: Kaixo!
Ex.: Zuk zer botatzen duzu faltan ikustea?
Land: Ehh... batez ere paisaiak.
Ex.: Gustatuko litzaizuke zure liburuetan marrazkiak egotea?
Land.: Bai!!
Ex.: Zuk uste duzu Ikutusik gure liburuetako marrazkiak ordezkatu ahal dituela?
Land.: Baa, bueno... marrazkiak inoiz ikusi ez dituen batentzat.... nik uste dut baietz!!
Ex.: Eskerrikasko Lander!
Iraideri elkarrizketa
Ex.: Kaixo Iraide!
Iraide: Kaixo!
Ex.: Zer ikasi duzu Lander eta beste batzuen laguntzailea izatera eltzeko?
Ira.: Heziketa Bereziak.
Ex.: Zenbat urte daramatzazu Landerrekin lanean?
Ira.: Jaio zen egunetik, laster 13 urte izango dira...
Ex.: Beraz aditua zara gai onetan! Erabili duzu Ikutusi, zer iruditzen zaizu?
Ira.: Ideia ona da eta oso txukun eta ondo eginda dago.
Ex.: Guk uste dugu ikusmen hurritasunak dauzkaten pertsonak artera urbilduko dituela artelanen moldaketak eginez Ikutusirekin, horrela pertsona horiek kuadroak ikutu ditzakete. Zer iruditzen zaizu zuri?
Ira.: Askotan saiatu dira moldaketak egiten ikusmen arazoak dituztenentzat baina margolari gehienek efektu optikoak erabiltzen dituzte, eta hori telekin egitea oso zaila da, baina noski saiatu ahal da. Ondo irtengo balitz noski hurbilduko lituzkela artera.
Ex.: Eskerrikasko erantzuteagatik!!
Ira.: Zuei!
EMPRESA
LOGOTIPOA
NOLA LORTUKO DUGU EZAGUTARAZTEA?
IKUTUSI
Email: Maialenca@elorrioinstitutua.org
Website: https://www.smore.com/kf9aq/edit?ref=show_author
Location: San Roke Kalea, Elorrio, Bizkaia