IKUTUSI

IKUTUZ IKUSI!

IDEIA BAT DUGU!!

Hasieratik argi geneukan ikusmen arazoak dauzkaten pertsonei eskaini nahi geniela gure proiektua, arazo hori daukan lagun bat daukagulako, eta ondorioz gutxi- gorabehera badakigu ze arazorekin aurkitzen diren pertsona horiek.

Hasieran, kirol desberdinen arauak aldatu genituen pertsona horiek jolastu ahal izateko, baina gero konturatu ginen, interneten bidez, asmatuta zegoela.

Gure ideia guztiak asmatuta zeudela ikusten genuen eta pentzatsen genuen:

"Dena asmatuta dago !!". Baina oker geunden.

Eta jada desesparatuta geundenean bururatu zitzaigun ... IKUTUSI !!!!!

Egin klik ondorengo arazkietan informazio gehiago irakurtzeko.

IKUTUSI

ZER DA?

Guk irakurtzen ditugun liburu gehienetan, marrazkiak daude. Baina Ikusmen-arazoak dituen jendearen liburuetan ez da normalean marrazkirik egoten; eta marrazkiak daudenean, nahiz eta gorabeherak izan ezin dituzte koloreak bereizi. Asmakizun honi esker, koloreak bereizi ditzakete. Gure produktua liburuxka bat da eta orrialdeetan kolore bakoitzari dagokion tela zati bat, bakoitzak nahi dion forma emateko.

NOLA ERABILI

Lehenengo, ikusmen arazoak dituen pertsonak, buruz ikasi behar ditu kolorea, eta koloreari daokion testura, eta ondoren, egin behar duen gauza bakarra, Ikutusirekin egindako marrazkiak ikutzea da. Ohial bat ikutzen duenean, dagokion kolorea gogoratu behar du, eta horrela, jakin dezake ze koloretakoa den bere liburuan dagoen marrazkia.

TALDEA

Gu, elorrioko institutuko, 1.Ako ikasleak gara.

Unax Izagirre, Luka Lohse, Ane Gallastegi eta Maialen Carlos.

Gure teknologiako irakaslea Virginia Covas da, baina Josu Etxaburuk, (zuzendariak) ere eman dizkigu klaseak.


Maialen Carlos taldeko liderra eta testuen egilea izan da.

Ane Gallastegik ordenagailuarekin zerikusia dituzten gauzak egin ditu.

Unax Izagirre Ikutusin telak modu egokian itsasteaz arduratu da.

Luka Lohse kazetaria izan da.

MERKATUAREN AZTERKETA: INKESTA

Hauek dira inkestako galderak:
  • Zer iruditzen zaizu ikutusi?

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Gero eta zenbaki txikiagoa gero eta puntuazio txikiagoa.

  • Iruditzen zaizu erabilgarria izango dela ikusmen hurritasuna dutenentzat?
o Bai

o Ez

  • Ze iruditzen zaizu 12,50 euro balioko balu?
o Garestia

o Merkea

o Egokia

  • Erabiliko dela pentsatzen duzu?
o Gutxi

o Asko

o Batzuetan soilik

EMAITZAK

12 pertsonek erantzun dituzte galderak eta hauek izan dira inkestaren erantzunak:


  1. Bataz bestekoa 9 da.
  2. %100ak baietz erantzun du.
  3. Inori ez zaio garestia iruditu, %45ari merkea eta gelditzen den %55ari egokia.
  4. Pertsona 1en ustez gutxi erabiliko da, 2ren ustez batzuetan soilik eta beste 9 ren ustez asko erabiliko da.


Gure inkestaren emaitzak erantzun dituzten pertsonei, oharrak uzteko aukera eman diegu, hauek izan dira beraien iritziak:

Oso erabilgarria da. Itsuentzat oso erabilgarria izango da.Oso ideia ona izan da. Proiektu oso ona. Oso erabilgarria da.

ONDORIOAK

Inkestak galdeketak eta probak egin ondoren, gure ondorioak hauek dira:

Erabilgarria izango da ikusmen-hurritasunak dauzkaten pertsonentzat. Hasierako ideia moldatu eta eraldatu dugun arren, oso ondo geratu da Ikutusi.

ZENBAT BALIO DU ?

Inkestaren iritzia entzun ostean liburu batek balio duena hartu dugu kontuan, eta baita ere, telaz beteta dagoela. Beraz, erabaki dugu gure produktuak 12,50 euro balio duela.

IRITZIAK

Proiektua erabilgarria eta aprobetxagarria dela zihurtatzeko, jendeari galdetu ondoren bi pertsona gehiagori egin dizkiegu galderak.

Ikusmen arazoak dituen lagun bati eta bere laguntzileari.

Landerri elkarrizketa

Extraberri: Lander gure adineko ikasle bat da, eta ikusmen arazoak ditu. Galdera batzuk egin dizkiogu gure proiektua benetan erabilgarria dela zihurtatzeko.

Ex.: Kaixo Lander!

Lander: Kaixo!

Ex.: Zuk zer botatzen duzu faltan ikustea?

Land: Ehh... batez ere paisaiak.

Ex.: Gustatuko litzaizuke zure liburuetan marrazkiak egotea?

Land.: Bai!!

Ex.: Zuk uste duzu Ikutusik gure liburuetako marrazkiak ordezkatu ahal dituela?

Land.: Baa, bueno... marrazkiak inoiz ikusi ez dituen batentzat.... nik uste dut baietz!!

Ex.: Eskerrikasko Lander!

Iraideri elkarrizketa

Extraberri: Iraide Landerren laguntzailea da, entzun dezagun bere iritzia.

Ex.: Kaixo Iraide!

Iraide: Kaixo!

Ex.: Zer ikasi duzu Lander eta beste batzuen laguntzailea izatera eltzeko?

Ira.: Heziketa Bereziak.

Ex.: Zenbat urte daramatzazu Landerrekin lanean?

Ira.: Jaio zen egunetik, laster 13 urte izango dira...

Ex.: Beraz aditua zara gai onetan! Erabili duzu Ikutusi, zer iruditzen zaizu?

Ira.: Ideia ona da eta oso txukun eta ondo eginda dago.

Ex.: Guk uste dugu ikusmen hurritasunak dauzkaten pertsonak artera urbilduko dituela artelanen moldaketak eginez Ikutusirekin, horrela pertsona horiek kuadroak ikutu ditzakete. Zer iruditzen zaizu zuri?

Ira.: Askotan saiatu dira moldaketak egiten ikusmen arazoak dituztenentzat baina margolari gehienek efektu optikoak erabiltzen dituzte, eta hori telekin egitea oso zaila da, baina noski saiatu ahal da. Ondo irtengo balitz noski hurbilduko lituzkela artera.

Ex.: Eskerrikasko erantzuteagatik!!
Ira.: Zuei!

EMPRESA

Gure empresaren izena Extraberri da.
Big image

LOGOTIPOA

Hau da gure empresaren logotipoa.
Big image

NOLA LORTUKO DUGU EZAGUTARAZTEA?

Jendeari Ikutusi ezagutarazteko, propaganda bat egingo dugu, eta horrela telebistan eta sarean jarri dezakegu, eta jende ugarik ikusiko du.
tekno

GURE HELBURUA

Gure helburua ikusmen hurritasuna dutenek ez dituztenen eskubide berberak izatea da. Horretarako denok egin dezakegu zerbait, adibidez; batzuek kirolei arauak aldatu dizkiete, badago Iraide bezalako jendea ere; beste batzuek ONCE bezalako elkarteak egin dituzte... eta guk IKUTUSI sortu dugu.