EMIGRAZIOA
Gure herrietako talde etniko desberdinen kultura
Orain dela urte batzuk:
80. hamarkadan, emigrazioa gaur egungoaren ezberdina zen, Euskal Herrira adibidez, hainbat pertsonek emigratu zuten, lan bila gehienbat eta asko Portugal eta Galizia aldekoak izan ziren.
Arrantza izaten zen beraien irtenbide nagusia eta momentu batean kopuru handiko emigrazio egon zen Euskal Herrian. Ondarroan adibidez, sasoi hartan biztanleria bikoiztu egin zen etorkinak zirela eta.
Emigrazio handia egon harren, kultura ez zen aldatzen biztanleen artean, hizkuntza eta aberaztasuna ziren ezberdintasun bakarrak

Gaur egun:
Gaur egun emigrazioa asko aldatu da, orain beste nazionalitate batzuetakoak baitira inmigrante nagusiak.
Aldatzen ez dena inmigratzearen arrazoia da: bizimodu hobe baten bila etortzen baitira.
Inmigrante nagusiak, senegaldarrak, hego amerikarrak eta kultura musulmana nagusitzen den herrialdetakoak.
Hori dela eta, orain bai nabaritzen dela kultura aldaketa. Lehen ez bezala, gaur egungo inmigranteak kultura ezberdinetakoak baitira.

Gizonezkoak
Inmigranteen kopuru handiena gizonezkoena da, lan bila etortzen baitira.
Arrantza
Arrantzaren industrian egiten dute lan inmigrante gehienek, ez delako ikasketa maila handirik behar. Eta irabaziak urriak diren arren, beraien herrietako irabaziekin alderatuz, gehiago da eta lan baldintzak ere hobeak dira.
Helburua
Irabazten duten dirua beraien jaioterrietara bidaltzen dute gehienetan, bertan, beraien familiek bizi baldintza hobeak esuki ahal izateko.
Kultura aldetik:
Integrazioa:
Integrazioari dagokionez, Euskal Herrian ez dira arazo asko egoten beste herrialde batzuetan gertatzen den bezala. Ezberdintasun bat aldiz nabaritzen da adinaren arabera. Inmigrante gazteak erraztasun handiagoz integratzen dira, hezkuntzan berdintasuna gailentzen delako eta hizkuntza ikasteko ere erraztasuna baitaukate gazteek.
Inmigranteak horren gazteak ez direnean aldiz, gehiago kostazten zaie integratzea, inmigranteak taldetan ibiltzen baitira eta ez dira asko soziabilizatzen.
Inmigranteak horren gazteak ez direnean aldiz, gehiago kostazten zaie integratzea, inmigranteak taldetan ibiltzen baitira eta ez dira asko soziabilizatzen.
Hobekuntzak:
Gizarte hobe bat edukitzeko, egokia izango litzateke inmigranteen eta herritarren artean ekintza ezberdinak burutzea, erlazionatzen lagunduko baitzuen.
Egileak: Maria Burgoa, Mikel Larrinaga eta Nora Agirre.