MUSIKA ETA ZINEMA

Musika eta Hedabideak

MUSIKAREN EGINKIZUNAK

Thomas Mann-en arabera, begiarentzako ikuskizuna, musikaz hornitua da, zinema. Zinema ahostuna sortzearekin batera, arlo horretarako bereziki sortutako musika lanen premia zabaldu zen, zinemarako hizkuntza musikal berezi eta autonomo bat sortzeko premia alegia. Musika hori sekuentzia batzuk girotzeko bereziki pentsatu eta sortutako musika da.


Funtzio nagusiak:

-Giro berezia sortzea

-Toki, garai edo aldi bat iradokitzen laguntzea.

-Emozio bat nabarmentzea: tristura, alaitasuna... etab.

MUSIKAREN BILAKAERA ZINEMAN

Zinema, hasieran, mutua zen. Baina orduan ere, musikaz laguntzen zuten proiekzioa; zinema aretoetan piano jotzaile bat izaten zen.


Zinemak onura ekarri zion musikagilearen egoera ekonomikoari, izan ere, zinemarako musika zen hobekien ordaintzen zutena.


Zinemako musika, 1960az gero:

Zinemarako musika egitea lanbide bihurtu da, hirurogeiko hamarraldiko musika elektronikoaren laguntzan batez ere.

Zinemako musikagileak, 1980az gero:

1980ko hamarraldian, goitik behera aldatu zen egoera, egile bati eta film bati esker: John Williams zinemagileari eta handik aurrerako zinemako musikaren bilakaeran berebiziko eragina izan zuen Star Wars filmari esker.

MUSIKAGILE OSPETSUAK