Imanol Larzabal
Gehiago jakin ezazu Imanoletaz!
Imanol Larzabal
Imanol Larzabal Goñi
Imanol izenez soilik ezagutua da, Euskal Herriko abeslari hoberenetarikoa izan zen. Gipuzkoan, Donostian jaioa 1947ko azaroaren 11an, eta Orihuela, Alacanten hil zen 2004ko ekainaren 25ean.
1964an hasi zen kantatzen. Bere lehen diskoa ezizen batekin atera zuen (Michel Etchegaray), frankismo garaia baitzen. 1971an, kartzelan sei hilabete pasa ondoren, Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen. Frantzian hainbat kantari ezagutu zuen: Paco Ibáñez, zeinekin askotan kantatu baitzuen geroztik, Gwendal talde bretoia edo Elisa Serna, Georges Moustaki...
Aurrerago, 1977ko anmistiaren ondoren, Hego Euskal Herrira itzuli zen eta kantari jarraitu zuen. Euskal olerkari askoren hitzak musikatu eta kantatu zituen. Gaztelaniazko zenbait testu ere musikatu eta interpretatu zituen.
ETAk 1986ean bere buruzagi ohi Yoyes hil zuenean, Imanolek bere omenaldian parte hartu zuen. Harrezkeroztik ETAren inguruko zenbait jenderen boikota eta mehatxuak nozitu zituen. Azkenean, Euskal Herritik kanpora joan zen bizitzera. Orihuelan hil zen bat-batean buruko odol-isuri baten ondorioz. Hil zenean, sehaska-kanten disko bat prestatzen ari zen. Handik pixka batera, bere kantari lagunek diskoa osatu eta bere omenez argitaratu zuten.

Mendian gora haritza - Imanol Larzabal (traducido)
Imanol Larzabal
Imanol Larzabal
Kontzertu batean kantari.
Imanol Larzabal
Imanolen diskoa.