lanean hasteko prest
Lorenagaz berbetan
Kaixo, ni Ainhoa Castrillo naz eta Lorena Cortijo-rekin batu naz bera alkarrizketatzeko. Alkarrizketa honetan berak handitan izan nahi izango dauanari buruz hitz egin dogu. Hau da, bere handitako ideia zein dan kontatuko deust. Nire asmoa galdera honeen ondorioz berak autatuko dauan bideari buruzko informazio gehiago lortzea da.
Ainhoa Castrillo: Badakit ikasketetan ederki zabiltzala, zer nahi zenuke izan handitan? Zergaitik?
Lorena Cortijo: Nik handitan ingenieritza munduan aritzea nahiko nuke batez ere energia berriztatzaile munduan. Nire hautaketa hau arrazoi batzuen ondoriozkoa izan da, alde batetik, munduaren ingurua zaintzea garrantzizkoa dala uste dodalako eta baita matematika eta marrazketa teknikoa gustuko dodazalako.
A.C: Orain dala zenbat denboratik daukazu hori izateko ideia? Eta zelan konturatu zinan lanbide hori dagoala?
L.O: Lanbide hontan aritzeko interesa orain dala bi urtetik daukat. Interes hori nire familiko batek piztu zidan, izan ere bera ingenieritza munduan sarturik bait dago.
A.C: Zeozer dala eta ezin izango bazenu lanbide hori lortu beste aukeraren bat dozu? Zein?Zergaitik?
L.O: Bai, alegia arkitektura da nire bigarren aukerako lana. Hautaketa hau arrazoi baten ondoriozkoa da, marrazketa eta diseinu arloan dabilen lana dalako eta horrek interes nahikoa pizten deust baita ere.
A.C: Zein oztopo pentsatzen dozu topa ahal dozuzala?
L.O: Nire oztopoetariko bat selektibitatea ez gainditzea da, batez ere hori gertatuko balitz nire amets guztiak joan egingo ziran.Baita beste oztopo bat egon leikela uste dot, lana ez aurkitzea da oztopo hori.
A.C: Zihur nago norbaitek lanbide horri buruzko zerbait kontatu deutsula. Zer?
L.O: Bai, lan honek denbora luzeko proiektuak egitea eskatzen daula eta baita ere atzerriko enpresa batzuekin negoziatzea dakarrela.
A.C: Zelan ikusten dozu, ikasi eta gero, lanean hasteko aukerak?
L.O: Lehen esan bezala, oztopo handia dala iruditzen jat gaur eguneko krisia dala eta, beraz lanpostu oso gutxi daude.
A.C: Zelako lankideak eukiko dozuzala uste dozu?
L.O: Mota guztietako lankideak izango dodazala uste dot, adibidez idea ugariko eta lanbide honetan interes handikoak.
A.C: Ze egoeratan egongo zarala uste dozu?
L.O: Uste dot ikasketetan gora beherak egongo dirala gatz egingo jatalako baina gero lanean aritzean dena errazago izango da.