NEW YORK TIMES

New Yorkeko egunkaria.

Abadiñon hilda agertutako bi emakumeen senar eta suhiak aitortu du berak hil dituela.

Hala baieztatu du Abadiñoko alkateak Radio Euskadin. Bi andre, ama-alabak, hilda aurkitu dituzte Abadiñon, indarkeria zantzuekin. Alabaren senarra atxilotu dute ertzainek, eta hilketa aitortu du horrek.
Big image

Bost metroko olatuak Donostian, baina kalterik ez.


Olatuek behin eta berriro jo zuten euskal kostaldea aurreko udazken-neguetan, eta gaur bertan iritsi da oraingo lehen denboralea. Alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzak, itsasgorarekin batera arazoak izan baitaitezke. Goizean eta iluntzean dira itsasgorak: 07:20an eta 19:50ean. Goizean, bost metroko olatuak izan dira Donostian, baina, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ez dute kalterik eragin.

Zenbat kobratzen dute Rajoyk eta Espainiako ministroek?

Urtean 78.185 euro kobratzen ditu Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, Jorge Moragas bere kabineteko buruak baino35.001 euro gutxiago. Moragasek 113.186 euroko soldata du.

Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak ere bere taldeko lankideek baino gutxiago kobratzen du. 75.744 euroko soldata jasotzen du Saenz de Santamariak; Carmen Martinez Castro eta Jose Luis Ayllon Komunikazio eta Gorteetako Harremanetarako idazkariek, berriz, 110.363 euro kobratzen dituzte.

Espainiako Gobernuko Presidentetza sailean lan egiten duten 15 kargudunetako zortzik Rajoyk baino gehiago kobratzen dute. Esan bezala, kabineteko buruak presidenteak baino % 44,76 gehiago irabazten du urtean. Moncloako Bulego Ekonomikoko zuzendariak, berriz, 112.733 euro kobratzen ditu, presidenteak baino % 44,18 gehiago.

Gobernuko kideen eta goi-kargudunen soldatak atzotik abian den Gardentasunaren Atarian kontsulta daitezke. Hitzarmenak, kontratuak edota diru-laguntzak ere atari horretan jarri dituzte ikusgai.

Ministroen artean, soldata altuena Ana Pastorrek eta Cristobal Montorok (Sustapen eta Ogasun arduradunak, hurrenez hurren) jasotzen dute. Pastorri urtean 77.503 euro ordaintzen dizkiote, eta Montorok 76.319 euro kobratzen ditu (presidenteordeak baino gehiago).

Gainerako ministro gehienek 68.981 euro irabazten dituzte.

Gardentasunaren Ataria, esan bezala, atzo jarri zuten martxan, eta, aurreneko zortzi orduetan 60.000 bisita baino gehiago jaso ditu.