IMIGRAZIOA BERRIATUAN
Senagal,Ecuador,Portugal...
Seny Diop eta Omar Diop
Bi Senegaldar hauek,18 eta 16 urtetako anaiak dira eta gaur egun berriatuan bizi dira. Beraien aita Senegaletik etorri zen Euskal Herrira lan baten bila eta lana aurkitu eta bereala bere bi semeak ekarri zituen bizi berri bat sortzeko asmoz. Gertaera hau orain dela 5 urte izan zen, hasiera batean oso zaila izan zen beraientzat bizi normal bat egitea, bai hizkuntza aldetik, lagun aldetik, eta baita ere kultura aldetik. Suerte handia eduki zuten, Berriatua aldetik jende asko dagoenez emigratuta ez zuten zailtasun handirik eduki musulmanen hoiturak jarraitzeko. Gaur egun anai biak bizitza normala hari dira egiten eta ikasketetan ere buru belarri dabiltza, nahiz eta Senyk horaindik ez duen graduatua atera, aleginak egiten hari da. Omar ordea erdi mailako modulu bat egiten hari da eta oso ondo moldatzen da modulu horretan. Orain heurek esaten dutenez nahiago dute Euskal Herrian geratu berriro ere Senegalera bueltatu baino.
Ariel Cabrera
Ariel Cabrera 16 urteko Ekuatoriarra da, baina gaur egun Berriatuan bizi da. Bere aita Euskal Herrira etorri zen bera bakarrik lan bat aurkitzeko asmoz eta hiru urteren ostean, Ariel, bere ama eta arreba etorri ziren baina bere anaia nagusia bertan geratu zen. Aitak bilatutako lanarengatik etorri ziren ona. Gertaera hau orain dela zortzi urte inguru etorri zen eta honen ondorioz ez zuen inolako arazorik izan integratzeko eta euskera hizkuntza ikasteko, baina etorri zenean maila bat bajatu zioten normala den moduan. Oraindik ez du amaitu derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitu baina urte bat falta zaio bukatzeko, baina bide onetik doa. Gaur egun, hemen jarraitzeko asmoa dauka, orain dela urte bi Ekuadorrera joan zen, baina ona etortzeko irrikitan zegoen hemen baititu lagunak.
Faly Diop
Faly Diop berriatuan bizi den 17 urteko Senegaldarra da. Falyren aita Senegaletik Euskal herrira etorri zen eta lana bilatu zuen unean bere bere semea Euskal Herrira ekarri zuen bizi hobe bat sortzeko asmoz. Honen ondorioz, familia bi zatitan geratu zen, Faly eta aita Euskal Herrian eta Falyren bi arrebak eta ama Senegalen. Orain dela lau urte etorri zen ona eta zubi-zahar ikastolara joan zen ikasketak egitera, ikasketetan ez da oso trebea eta Euskera ikastea naiko kostatu zitzaion baina askenean ikasi zuen, Gainera DBH-3 egiten hari zela ia urte osoa Senegalen pasatu zuen inolako ikasketarik egin gabe. Berriz, etorri eta urte bat geroago markinako ZIP era joan zen ikastolako graduatua ateratzeko asmoz eta oraindik bertan dago.