Lan gogorrak bere merezia du
IRANZURI ELKARRIZKETA
Sarrera
Nik Irati Albizu dut izena. Nire gaurko elkarrizketatua, Iranzu Telletxea izango da. Bere ikasketei buruzko eta lanari buruzko elkarrizketa bat egingo deutzagu gaurkoan. Elkarrizketa honetan bere ikasketak nolakoak izan ziren eta bere laneko esperientziari buruz hitz egingo dugu.
vf
IRATI ALBIZU: Badakit, zuk Karmeldar ikastetxean ikasi duzula. Zelan moldatzen zinen garai hartan ikasketekin?
IRANZU TELLETXEA: Ba ez oso ondo egia esateko, oso ameslaria nintzan eta beti egoten nintzan zigortuta gauza bategaitik edo beste bategaitik. Hala eta guztiz ere ez nuen sekula nota txarrak izan.
I.A: Zer ikasketa mota ikasi zenduan batxilergoan? Zergaitik?
I.T: Nik zientzia mixtoak aukeratu nituen, ez bainintzan oso ona ez matematikan ez gaztelanian horrela denetarik apur bat ematen genuen. Azkenean unibertsidaera joan nintzanean ez jatan aukera hau txarto etorri.
I.A: Unibertsitatera joan al zinen edo batxilergoan ikasi zenduanarekin nahiko izan zendua lanean hasteko?
I.T: Unibertsitatera joan nintzen, Deustuko unibertsitatera hain zuzen ere. Bertan turismoko ikasketak egin nituen.
I.A: Zein izan zen zure helburua egi zenduzan ikasketak egiteko?
I.T: Batxilergoa aimaitu nuenean gauza bat neukan oso argi, hizkuntzetan oso ona nintzala eta jendearekiko harremanetan, arraina itsasoan bezala mugitzen nintzala, beraz nire gurasoek zeukaten baliabideekin, turismo egitea erabaki nuen eta ez naiz damu.
I.A:Zenbat urterekin eta noiz hasi zinen turismoan lanean?
I.T:Hogeita bat urtekin Madrilen turismo masterra amaitu nuen eta bertan Madrileko aireopuertuan lan egiteko aukera sortu jatan. Horrek esperientzia emango eustala uste nuen eta pare bat hile pasata eta gero, protokoloko departamenduan lanean hasi nintzan, politikari, presidente eta errege-erreginen artean. Hori sekulako eskarmentua izan zen niretzako eta noski, gero etorri ziran beste lan batzuen ateak zabaltzeko aukerak.
I.A:Badakit turismo lana utzi zenduala Gernikan. Zergaitik?
I.T:Sasoi horretan hamar urte neramatzan turismo dinamizatzale giza. Lehenago Lea-Artibaiko eskualdean eta geroago Urdaibaiko turismo koordinatzaile lanetan Eusko jaurlaritzako turismo sailarekin. Urte asko eman nebazan promozio lanetan Espania osoko turismo azoketan eskualde bi hauetako baliabide eta aberastasunak ezagutzera ematen, etxean haur txiki bat neunkan bitartean. Nekatu egin nintzan etxetik eta familiarengandik urrun horrenbeste denbora igaroteaz eta bat-batean Eusko Jaularitzako nekazaritza saileko enpresa bateko komunikazio sailean lan egiteko aukera atera jatan eta ez nuen gehiago pentsatu eta turismo lana bertan behera ustea erabaki nuen.
I.A:Badakigu orain Derion lanean zagozala. Zer empresatan eta zertan egiten duzu lan?
I.T:Zein lanetan topatu dozu zure burua erosoago? Esan deutsudan bezala orain Eusko Jaularitzako enpresa bateko komunikazio sailean ari naiz lanean, NEIKERen hain zuzen. Nire eguneroko lana enpresako lanen edakuntza eta promozioa aurrera eramatea da. Horretarako komunikabideekin harremanetan egoten naiz eta erabakitzen dot zer, non eta zelan argitaratu. Bestalde enpresako jarduera guztien antolakuntza eta koordinazioa nire esku dago hala nola, kongresu zientifikoak, jardunaldiak, aurkezpen publikoak e.a.
I.T:Zure galderaren bigarren atalari erantzunez oraigo lanak segurtasun handiago eta soldata hobeagoa du baina lana ez da hain askea. Zortzi ordu ematen ditut gehienetan nire ordenagailuari lotuta eta turismoan lan egiten nebanean ez nekien bihar non eta norekin egongo nintzan. Ez nintzan zekula aspertzen.
I.A:Orai dela zenbat denbora zaude empresa horretan lanea?
I.T:Enpresa honetan 9 urte daramatzat.
I.A:Gustura sentitzen al zara? Zergaitik?
I.T:Nire ustez denok aldatu beharko genuke lana 8 urterik behin, lanean egin ditzakezun ekarpenak eta ilusioa agortu egiten direlako. Ni momentu horretan nago horain enpresa honetan pixka bat agortuta, baina garaiak ez dira egokienak lan berri bat aurkitzeko.
I.A:Norbaiteri zure ikasketa berak egitea gomendatuko zenioke? Zergaitik?
I.T: Ikasketak aukeratzeko gomendioa eman beharko banu norbaiti, esango neutsan hausnarketa sakon bat egitea zeintzuk diren bere trebetasun eta saletasunei buruz eta hori kontuan izanda, aukerak ikerketzeko. Ni esan deutsudan bezala hizkuntzetan oso ona nintzan eta harremanetan ere bai. Hori kontuan izanda eta sasoi hartan egozan aukerak ikusita, turismo aukeratu nuen baina agian gaur egun interprete edo beste horrelako zerbait egingo nuen. Baina ez pentsa zekula damutu naizena turismo aukeratzeaz zeren nire bizi-lan urte hobeenak mundu honetan pasatu dodaz, mundu osoko jendea esagutu eta lagun handiak egiten.
Eskerrik asko guregana etortzearren. Oso pozik gagoz zure ikasketa eta lanpostuari buruzko informazioa lortu dugulako. Agur eta hurrengo batera arte.