FRIGOSAN
ARGALDU NAHI BADUZU HEMEN FRIGOSAN DUZU
Zein da gure proiektua?
Guk egin nahi dugun proiektua obesitatea duten jenderentzat da. Batzuetan ezin dute kontrolatu zer jaten duten, horretarako hozkailu adimentsu bat asmatu dugu. Obesitatea duenaren hatz-aztarnarekin nor den antzematen du eta berak behar duen janari kopurua ematen dio. Dieta orekatu bat jarraitzeko egun bakoitzean produktu desberdinak ematen ditu , mota guztietakoak. Kanpoaldean ukipen-pantaila bat dauka, egun bakoitzean zer daukazun jakiteko. Hozkailua mugikorrera konektatu ahalko da, orduan, mugikorrak zer produktu falta den antzematen du, eta behar duzuna erosten duzu mugikorraren bitartez. Gainera, bertan daukazun dieta eta ariketa fisiko aplikazio desberdinekin konektatu ahalko da.
INKESTA
1. GALDERA
- Zure elikadura hobetzea gustatuko litzaizuke?
- Bai - Ez
2. GALDERA
- Erreza da zuretzat elikadura hobetzea?
- Bai - Ez (komentarioa)
(Proiektua kontatu)
3. GALDERA
- Ideia ona iruditzen zaizu gure proiektua?
- Bai - Ez (komentarioa)
4. GALDERA
- Erosiko zenuke prezio honengaitik ?
- (1500-2000) - (2000-2500) - (2500-3000)
ANTOLAKETA
30 langilerekin hasiko gara eta denbora aurrera joanda, langile gehiago kontratatuko ditugu.
-7 langile ofizinetan egongo dira jendearen eskaerak hartzen.
-23 langile produktuak egiten egongo dira.
Negozio-eskoletatik hartuko ditugu langileak.
Lan kontratu mugagabea izango dute.
Kooperatiba Sozietatea
LANGILEEN ESKUBIDEAK:
Lanaldian zehar lan eraginkorra egiten jarduteko.
Lanbide- sustapenerako, eta prestakuntza jasotzeko.
Lanpostuak eskuratzekoan diskriminatua ez izateko.
Osotasun fisikorako eta intimitaterako.
Itaundutako soldataren ordainketa garaiz jasotzeko.
Lan-kontratuan ezartzen diren gainerako eskubideak ere baditu.
LANGILEAREN BETEBEHARRAK:
Lanpostuaren berezko betebeharrak fede onez eta arduraz jokatzeko printzipioen arabera betetzea.
Laneko segurtasun eta higiene neurriak betetzea.
Enpresariak/ek duen/ten zuzendaritza funtzioaren baitan emandako aginduak eta instruzioak betetzea.
Enpresarekin lehiatuz haren lan jarduera bera ez egitea.
Produktibitatea hobetzen laguntzea.
Lan-kontratuan zehazten diren gainerako betebeharrak.
FINANTZA-PLANA
Hasierako gastu handiei aurre egiteko ( lokalaren alokairua eta langileen soldatak ) 70000 euroko kreditu bat eman digute bankuan. Kreditu hau, 5 urtetara, %3-ko interesarekin ordainduko dugu.
Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak gazte- ekintzaileentzat 7000 euroko diru-laguntza bat eman digute dohain.
Lehenengo hilabetetik aurrera salmentak nahiko handiak izatea espero dugu, enpresari dagozkion aktibitateak ordaindu ahal izateko.
Gure produktua mundu osoko patente batekin dago babestuta. Patentearen jabe bezala, beste enpres batzuen ahalmenean ipiniko dugu Frigosan produkzioa eta muntaia egiteko lizentziak; interesatzen zaizkigun merkatuetan bakarrik ( Espainia, Txina, Estatu Batuak, Alemania...) . Honek diru-sarrera handia ekartzea espero dugu, enpresa handitzeko eta mundu osotik hedatzeko.
GASTUAK
SALMENTEN MERKATUA
SOLDATAK
GUREKIN KONTAKTATZEKO INFORMAZIO
Email: frigosan@gmail.com
Location: Elorrio, Spain
Phone: 672891283
Facebook: facebook.com/Frigosan
Twitter: @frigosan