ZINEMA MUTUA

LUMIERE ANAIAK

LUMIERE ANAIAK

Lumiere anaiak bi izan ziren: Auguste Marie Louis Lumiere (Besancon, Frantzia 1862ko urriaren 19 - Lyon, Frantzia, 1954ko apirilaren 10a) eta Louis Jean Lumiere (Besançon, Frantzia, 1864ko urriaren 5a- Bandol, Frantzia, 1948ko ekainaren 6a) Zinematografia asmatu zuten ikertzaileak dira. Argazkigintzarako gaien industriako aitzindariak izan ziren eta zinemarako lehen kamera berezia asmatu zuten: zinematografoa. 1895ko martxoaren 22an Parisen aurkeztu zuten munduan egin den lehen filma: La Sortie de l'usine Lumière à Lyon («Langileak Lyongo Lumière lantokitik ateratzen»)

ZINE MUTUA

Zinema mutua elkarrizketa eta soinurik gabeko zinema da. XIX mendeko bukaeratik, zinemaren sorreratik alegia, 1920ko hamarkada arte iraun zuen. Geroztik, teknikaren aurrerapenari esker, zinema soinudunaren aroa hasi zen. Sarritan, eszenen artean paragrafo idatziak agertzen ziren pantailan, narratzaile baten azalpen moduan edo elkarrizketen zatiak erakutsiz. Halaber, orduko zinema-aretoetan zuzenezko musikari batek (normalean, pianista) musika jotzen zuen pelikula eman bitartean, nolabait pantailan gertatutakoari jarraituz. Aktore garrantzitsuenetako batzuk hauek dira: Buster Keaton, Charles Chaplin, Douglas Fairbanks,...

LEHEN SOINUDUN FILMA

Dirudienez, 1900ko Pariseko esposizio baten egindako aurkezpenetan ikusi ziren lehen soinudun filmak, baina ofizialki The Jazz Singer (euskaraz Jazz abeslaria) 1927ko Alan Crosland estatubatuar zinema zuzendariaren musikal filma bat da. Samson Raphaelson idazlearen The Day of Atonement ("Pekamen Eguna") istorio laburrean oinarritua dago. Filma honek nonbait ospea baldin badu, aktoreen solasak entzungai zeuden zinemaren historiako lehenbiziko filma izan zelako da, ordurarteko filma guztiak filma mutuak baiziren. Filma hau estreinatu bezain azkar, zinemak sekulako aldaketa jasan zuen, musikalak biderkatzeaz gain, soinudun zinemaren hastapena izan baitzen.