Latina

Hautazko ikasgaia 4. mailan eta Batxilergoan

Egizu aukerarik onena eta Latina ikasi !!!

Datorren ikasturtean, Latina ikasteko aukera daukazu euskeraz edo ingelesez. Izan ere, Latina ikasteak abantaila asko ditu, hala nola:


-Hitz egiten dituzun hizkuntzak, euskara eta gaztelania, hobeto erabiliko dituzu latindar hiztegia eta erroak direla medio.

-Ingelesa indartuko duzu latinaren bidez.

-Atzerriko hizkuntzak, ingelesa, frantsesa edo alemana errazago ikasiko dituzu latinaren laguntzarekin.

-Europako zibilizazioaren eta hizkuntzen oinarriak deskubrituko dituzu.

-Atzerriko kideekin batera Chloris proiektuan arituko zara.

-Atzerriko ikastetxe batekin eskolatrukea egiteko aukera izango duzu.

-Teknologia berriak (arbel digitala, eskuko telefonoak eta ordenagailuak gelan erabiliko dituzu.

Classical party

Latina ikasgai tronkala Giza Zientzietako Batxilergoan

Batxilergoko 1. mailan, Latina edo Matematika aukeratu beharko duzu. Latina ikastea oso baliogarri izango zaizu ondoko ikaskeetarako:


Ponderación de Latín 0,2

Interpretación y traducción

Filología

Sociología

Ciencias políticas y gestión pública

Periodismo

Publicidad y relaciones públicas

Comunicación audiovisual

Pedagogía

Antropología social


Ponderación de Latín 0,1

Historia

Historia del Arte

Euskal Ikasketak

Estudios Ingleses

Welcome to Plinio Seniore
ROMAMOR - HD - (Subtitled)
Why Study Latin?

F.O.R. ERASMUS + PROIEKTUAN PARTE HAR DEZAKEZU

FOR proiektua Erasmus+ proiektua da. Bada, hiru Europako ikastetxek IES URBI BHI, Istituto Istruzione Superiore Plinio Seniore (Castellammare di Stabia, Campania, Italy) eta Varvakeio Experimental Highschool (Athens, Attica, Greece) elkarrekin lan egiten dugu gai berean: erro klasikoak dituen hiztegi botanikoa eta landare mitologikoak, hain justu ere.

Urtean hirutan eskola-trukeak egiten dira italiakoekin eta grekoekin

Orto Botanico

Latina ikasteko metodologia bizia erabiliko dugu gelan

Latina ikasteko metodologiarik berriena gelan aplikatuko dugu Orberg-en Lingua Latina per se illustrata izeneko metodoaren bidez. Bada, latina hezurmamituko duzu entzuten, mintzatzen eta, zergatik ez, abesten.
#CertamenHermes Colegio Estudio TACTUS VENERIS
AP Latin Call Me Maybe (Official)

Teknologia berriak Latina ikasteko

Gustoko al dituzu teknologia berriak? Ba, geuk ere!!! Hori dela eta, arbela digitala, eskuko telefonoa eta ordenagailua garrantzi handiko tresnak dira Latina ikasteko gelan.

Sapere aude! jakiten ausartu! dare to know! Atrévete a saber! (Horatius)