HERRI MUSIKA

Laura eta Mari

SARRERA:

Herri musika gende talde komunek entzuten duten musika guztia da. XX. Mendeko herri musikak, pertsonen bizitzetan eragin handia izan ohi zuen; gertaerak eta bizipenak kontatzeko, edota pentsamentu, emozio edo sentimentuak adierazteko erabilia zen.


Herri musikak, musika tradizionalean edota folklorikoan du bere jatorria, bere erritmoa aldatuz edo partekatuz. Honek, sinpletasuna eta iraupen laburraga ditu ezaugarri.


XVIII. mendean sortu zen industria-iraultzarekin batera, nahiz eta bere goren unea XX. Mendean izan, estatubatuar rock and roll-aren eta beste hainbat estiloren ezagutzarekin batera.

HERRI MUSIKA ESTILO EZAGUNENAK:

ROCK

Rock-a, 1950. Hamarkadan Estatu Batuetan sortutako musika genero bat da. hemendik aurrera hainbat estilo ezberdinetan garatu zen. Bere jatorrizko forma, rock and roll bezala ezagutua, rythm and blues eta country estiloetatik dator.

RAGTIME

Estatu Batuar genero hau, XIX. Mende bukaeran ezagutuarazi zen; egitura aldetik, “martxetatik” eta Afrikar musikatik datorrela esan genezake.

BLUES

Estatu batuetako afroamerikar komunitateetan jatorria izanda, esklabutza kantuetatik (galde-erantzun egiturarekin), eliz kantuetatik eta, balada eskoziar eta irlandesetatik dator.

FOLK

Folk musika herriak egindako edo sortutako musika da; eta askotan, "musika herrikoia", "musika tradizionala" eta "munduetako musikak" ("world music") sinonimotzat hartzen ditugu.


Musika herrikoi modernoaren barne mugimendu bezala, folk musika, Estatu Batuetan sortu zen 50 eta 60.eko hamarkadetan; musika tradizionala eredutzat hartuta.

JAZZ

Jazz-a, XX. mendeko musika unibertsal bezala kontsideratua, XIX. mendean Estatu Batuetan sortu, eta mundu osoan zehar zabaldu zen.

Honetan, Europan asmatutako mendebaldeko metodo instrumental, harmoniko eta melodikoak eta Afrikako musika tradizionala batzen dira.

POP

XX. mendeko 50. hamarkadan, AEB eta Erresuma batuan sortutako musika mota da. Publiko zabalarentzako egina, komertziala eta itsaskorra da. Rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak normalean gai sinpleetaz mintzo dira, maitasunari buruz askotan.

Izena ingelerazko popular musicetik datorkio, hau da, herri musika, kultura musikal baxudun jendearen musikatzat hartua zena. Hala ere denborarekin esanahi negatibo hori galdu egin da.

Elvis Presley - Love Me Tender (1956)
Ragtime Piano : SCOTT JOPLIN . " The Entertainer " (1902)
B. B. King - The Thrill Is Gone (Live at Montreux 1993)
Bob Dylan Make You Feel My Love
What a wonderful world - LOUIS ARMSTRONG.
Michael Jackson - Black Or White