Euskal Musika Modernoa

Benito Lertxundi

Benito Lertxundi

Benito Lertxundi Esoain (1942ko urtarrilaren 6a, Orio, Gipuzkoa) euskal abeslaria da, folk musikaren arloan diharduena, beste estilo batzuekin nahasketak eginda. Ez Dok Amairuko kide izan zen, eta kantautore belaunaldi bateko kide ezagunenen artean dago, bai Euskal Herrian bai kanpoan. Eta zenbait disko atera ditu.

Letra Baldorba

Ezkil gabeko elizen
eremu emankorra,
giza murzuriko
zure ardientzat.

Oi Baldorba!
eguzki eta haize idor;
mahats-ardo ibai,
galbumarena.

Lur gorri, harri landu,
mailu eta xixelaren kantu.
Gitarrazko alakiketan
Armeniako kanun ahots urratuan.

Oi Baldorba!
esazu nor zen bidetik
baztertu zintuen madarikatua!

Zure irriño erromanikoa
erdi izoztu eta leloturik
utzi zuen madarikatuaren
izena nahi dut.

Oi Baldorba!
ezazu nor zen bidetik
baztertu zintuen madarikatua!

Oi Baldorba!
zutaz oroit eta
zuri nagozu.

Kantu bat laburra da eta
pentsa zuk,
esaten ez dizudan hartaz.

Oi Baldorba!
esazu nor zen bidetik
baztertu zintuen
madarikatua.
Baldorba, Benito Lertxundi (Hitaz oroit, 1996)