HAIKU-LEHIAKETA

San Balendin eguna

Parte hartu nahi duzu San Balendin egunerako egingo den Haiku-lehiaketan?


Proiektu eleanitzean dauden ekintzen artean haiku-lehiaketa bat aurkitzen da.


Lehiaketa hori institutuan erabiltzen diren hizkuntza guztietan egingo da: euskara, gaztelania, ingelesa, latina, frantsesa eta grekera.




Haiku jatorrian japonierazko olerki mota bat da, 5-7-5 silabako lerroetan antolatutako 17 silabek osatua. Gehienez aditz bat ager daiteke.


Haiku-lehiaketan parte hartzeko baldintzak ondokoak dira:


1- Gaia maitasuna da.


2-Haikua argazki batekin bidali behar da. Argazkiaren jatorria adierazi behar da.


3-Ikasleek haikuak entregatzeko epea otsailaren 3an bukatuko da.


4-Haikuak kaiku@urbibas.org posta elektronikora bidali behar dira (gaian haikua zein hizkuntzatan idatzi den adierazi behar da)


5-Gehienez 3 haiku aurkeztu ahal ditu ikasle batek hizkuntza bakoitzean.


6-Hizkuntza bakiotzean 3 kategoria egongo dira: DBH 1 eta 2 / DBH 3 eta 4 / Batx. eta Zikloa.


7-Hizkuntza bakoitzean sari bat egongo da kategoria bakoitzean.


8-Sariak otsailaren 17an emango dira.

Hona hemen adibide batzuk

Big image