Urtz
_________________
URTZEN HASIERA
Urtz 1988an sortutako rock musikako taldea da. Pasaian entseatzen hasita, rock, pop eta heavy metalaren osagaiak hartu zituzten.Ekaitzaren garrasia lehen diskoarekin (1992), arrakasta itzela lortu zuten; Gor diskoetxearen arabera, euskal rockaren klasikoa. Hautsa astinduz bigarren diskoa (1994) ere arrakastatsua izan zen; Kaixo! kanta taldearen kanta ezagunena bihurtzekoa zen.
Urtz-en azken urteak
Bosgarren diskoari zaleek egindako harrerarekin pozik egon arren, bi urte geroago taldea desegitea erabaki zuten. Azken kontzertua Bilborock aretoan eman zuten 2003ko urrian, Juanan San Martin soinu teknikari eta teklatu jotzaileak lagunduta, ibilbide osoaren errepaso zabala eginez. Azken eguna CD-DVDak jasotzen du gau hartan gertatutakoa, taldekideei egindako elkarrizketekin osatua.
10 urte beranduago Astiro diskoarekin itzuli dira.
DISKOGRAFIA
- Ekaitzaren garrasia (1992)
- Hautsa astinduz (1994)
- Hain urrun (1996)
- Lur gazian ametsak ereinez (1998)
- Aingeru (2001)
- Azken eguna (2003)
- Astiro (2013)