Euskal musika tradizionala

1960-2015

Mikel Laboa

Mikel Laboa Mantzizidor[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a -Donostia, 2008ko abenduaren 1a) euskal kantaria eta musikagilea izan zen. Hainbat adituren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Bernardo Atxaga idazleak dio tradizioa eta abangoardia uztartu zituela, Gabriel Aresti, Jorge Oteiza, Eduardo Txillida edo Koldo Mitxelenaegileen pare.

Zuzeneko emanaldiak

Txoria Txori. Mikel Laboa - Alasdair Fraser & Skyedance
Txoria Txori - Mikel Laboa y el Orfeón Donostiarra

Txoriak txori

Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
ez zen gehiago txoria izango
eta nik...
txoria nuen maite.
Baga Biga Higa - Mikel Laboa

BIOGRAFIA (ITURRIA: BADOK.INFO)

Mikel Laboa musika maite zuen familia batean jaio zen. Feliciano Laboa zuen aita, sortzez Pasai Donibanekoa eta EAJko zinegotzia izana Donostiako Udalean. Gainera, fiskornioa jotzen zuen Donibaneko La Constancia bandan. Amak, berriz, Donibaneko abesbatzan kantatzen zuen. Ohikoa zen Mikel gaztearen etxean kantuz ibiltzea; euskal kanta zahar asko ikasi zituen etxe giroan. Baina 36ko gerrak aldaketa handiak ekarri zizkien laboatarrei. Aitak Bordelera egin zuen ihes, eta amak Lekeitioko baserri batera joan behar izan zuen, zazpi seme-alabekin. Bertan bizi izan zuten Gernikako bonbardaketa, Laboak 3 urte zituenean.

Gerra amaitu zenean, Donostiara itzuli zen familia; handik urte gutxitara aita ere bueltatuko zen. Gaztetan harmonikarekin saiatu zen Laboa, baina 16 urte zituenean gitarrarekin hasi zen. Marianistetan ikasten zuen, eta han Jangoluke izeneko hirukotea osatu zuen. Urte haietan neska gazte bat ezagutu zuen Donostian; Marisol Bastida zen inpresio handia utzi zion gazte hura. 1964. urtean ezkondu ziren.