ERROMAKO ERLIJIOA
JAINKO - JAINKOSAK
Júpiter (Zeus)
Latinez Júpiter eta grekoz Zeus bezala ezagutzen dugun jainko hau, jainkotasun eta hilkor guztien aita eta erregea dugu. Jainko gorena da, eta Arranoak eta zetroak bere autoritatea irudikatzen dute.
Juno (Hera)
Juno edo Hera, Júpiterren arreba eta emaztea izanda, jaiotzaern eta emakumeen jainkosa babeslea da; honekin batera indioilarra agertu ohi da.
Minerva (Atenea)
Latinez Minerva, eta grekoz Atenea, jakinduria eta gudu-estrategien jainkosa, eta arte liberalen babeslea da. Hau, Olibondoarekin eta hontzarekin batera irudikatzen dugu.
Apolo
Apolo jainkoa, arteen eta edertasunaren jainkoa izanda, poesiarn eta musikaren sortzailea ere bada. Diana jainkosaren neba bikia da. Apolo, lira eta ereinotz koroa batekin irudikatzen da.
Diana (Artemis)
Diana latinez, eta Artemis grekoz, garbitasunaren eta ehizaren jainkosa da, eta hau irudikatzeko orduan, arku, buiraka eta geziekin armatuta dago.
Mercurio (Hermes)
Jainko-jainkosen mezularia, eta merkatarien jainkoa dugu Mercurio edo Hermes. Bidaiari guztien babeslea da, eta bere ikurrak, kaduzeoa, hegal zabaleko txapela, eta hegodun sandaliak dira.
Vulcano (Efesto)
Latinez Vulcano eta grekoz Efesto bezala ezagutzen dugun jainko hau, suaren eta metalen jainkoa dugu, eta forjako herraminta propioekin irudikatzen da. Bere emaztea Venus zen.
Marte (Ares)
Marte edo Ares, guduaren eta udaberriaren jainkoa da. Udaberriarena, gudu-garaiaren hasiera adierazten duelako, eta guduarena berriz, gudua, gazteen ekintza bat delako. Rómuloren (Romaren sortzailea) eta Remoren aita da; eta bere ezagugarriak armak eta kaskoa dira.
Ceres (Deméter)
Ceres latinez edo Deméter grekoz, nekazaritzaren, zelaien emankortasunaren, eta emakumeen jainkosa dugu. Hau, galburuak eramaten irudikatu ohi da.
Venus (Afrodita)
Amodioaren eta emakumezkoaren edertasunaren jainkosa dugu latinez Venus eta grekoz Afrodita bezala ezagutzen dugun jainkosa hau. Eneas heroi troyanoaren ama, eta Rómuloren arbasoa izanda, bere ikurrak itsas-maskorra eta sagarrak dira.
Neptuno (Posidón)
Neptuno edo Posidón, itsasoaren, irlen, penintsulen, mendien eta kontinenteen jainkoa dugu, eta hiruhortzarekin eta itsasoko animaliek tiratutako gurdia dira.
Plutón (Hades)
Latinez Plutón, eta grekoz Hades bezala ezagutzen duguna, lurpeko munduaren, aberaztasunen eta hildakoen jainkoa da. Ceresen Prosérpina alaba bahitu zuen bere kide bihurtzeko. Ikusezina izatea egiten duen kasko bat du, eta altzifrea esleitzen zitzaion.
Baco (Dioniso)
Baco edo Dionisio, ardoaren, jaien eta antzerkiaren jainkoa dugu. Mahastiaren laborantza barneratu eta musek kantuan eta dantzan irakatsi zioten. Mahats arramekin eta aurpegia huntz eta parra hostoekin irudikatzen zaio.