Haritza Eta Ipurua

Dayanna Eta Joseba

Haritzaren Analisia

Haritz izena Quercus generoko ehunka zuhaitzen izen orokorra da, baita harekin zerikusi handia duten beste genero batzuen espezieena ere. Generoa ipar hemisferiokoa da, hosto jauskor eta iraunkorreko espeziez osatuta eta Asia eta Amerikako lur hotzetatik tropikoraino hedatuta dago. Haritzen fruituak ezkurrak deitzen dira.

Euskaraz sarritan beste izen batzuk badituzte ere, hosto iraunkorreko haritzak ez dira beste genero batekoak.

Big image
Big image

HARITZAREN HISTORIA MITOLOGIKOA

Egun batean Zeus eta Hermes, bidai baten ostean nekazariz mozorrotu ziren.

Tiana herrira heldu ziren ekaitzaren erdian. Herrian herritarrei lo egiteko leku bat eskatu zieten. Baina herritarrek ezetz esan zieten, bakarrik Filemon eta Baucis haien etxolan lo egiten utzi zieten.

Ardoa eta janaria eman ondoren, Baucis harrituta geratu zen konturatzean ardoa aldi askotan eraman arren, pitxarra beti beteta zegoela. Orduan konturatu zen herritar horiek jainkoak zirela.

Pentsatu zuten haien janaria ez zela nahikoa, eta Filemonek erabaki zuen gordeta zuen hegaztia ematea. Baina hegaztiarengana hurbildu zenean, Zeusen belaunetara korrika joan zen, eta esan zien ez zela beharrezkoa hegaztia hiltzea joan behar ziren eta.

Jainkoak esan zien herria suntsituko zuela eta han bizi ziren guztiak ere. Beraiekin mendiko puntara joan behar zirela esan zien, eta heldu arte ez emateko buelta. Mendiaren puntan zeudenean haien herria suntsituta ikusi zuten Zeusek egindako uholde batengatik.

Baina Zeusek haien etxola mantendu zuen, eta geroxeago tenplu bihurtu zuen. Zeusek desira bat eskaini zien eta haiek tenplu berriaren zaintzaileak izatea eskatu zioten, bizitzea ahalik eta denbora gehien baina biak batera eta batera hiltzea.

Hil ondoren, Zeusek zuhaitz bihurtu zituen haien azkenengo hitzak esaten zituzten bitartean. Filemon haritz bihurtu zuen eta Baucis tilo.

Big image
Big image
Big image
FILEMÓN Y BAUKIS

IPURUAREN ANALISIA

Ipurua, sabina, orrea edo likabra (Juniperus) landare generoa da. Hainbat ikuspuntu taxonomiko daude ipuruak sailkatzerakoan, baina oro har 50-70 espezie ipuru daudela esan daiteke. Ipar Hemisferioan bizi dira, Artikotik Afrika tropikaleraino eta Erdialdeko Amerikako mendietaraino.

Generoko espezieen artean bi dira jateko onak diren bakarrak: ipar-ipurua (Juniperuscommunis) eta hego-ipurua (Juniperusoxycedrus). Gainera, ipar-ipurua ginebra edari alkoholduna egiteko erabiltzen da, beste osagaien artean.


· Erreinua: Plantae


· Dibisioa: Pinophyta


· Klasea: Pinopsida


· Ordena: Pinales


· Familia: Cupressaceae


· Generoa: Juniperus


Tamaina askotako zuhaitzak daude,20-40cm- ko altuerekin edo mota eta tamaina askotako zuhaixkak. Fruitu mota batzuk ateratzen zaizkie, marroi kolorekoak izan ahal dira edota berdeak ere, baina normalean urdin kolorekoak dira eta aromatikoak. Fruitu hauek espezia bezala erabili ahal dira. 52 edo 64 espezie desberdin daude baina oraindik ez dakIgu seguruenik.

Big image
Big image
Big image

IPURUAREN MITOLOGIA

Greziar mitologian, Artemisa (grezieraz Ἄρτεμις) olinpiar jainko nagusietariko bat izan zen.

Artemisa baso eta muinoen birjintasun eta ugalkortasunaren, ehiza eta beste abarren jainkosa helenistikoa izan zen. Artemisak Zeus eta Leto gurasoak eta Apolo neba bikia zituen.

Artemisa gero Selene titana, Diana erromatarra, Artume etruskoa edo Hekatekariar jainkosa bilakatu zen.

Arku eta geziak aldean, ninfak lagun dituela, gauez oihanetan barrena abiatu ohi da basapiztiak atzeman beharrez. Artemisaren izaera kontraesanez betea ageri da: birjina izanik, erditzekotan zeuden emakumeen babeslea zen, nahiz eta zenbaitetan, apetak emanik, hil egiten zituen geziak jaurtikiz.

Mendekatzailea eta ankerra, Akteon, Orion eta Kalisto hil zituen eta Apolori lagundu zion Niobek egindako mendekatzen.

Agamemnonekin haserreturik, Ifigenia hil zezan agindu zion. Arkadian bereziki ohoratua izan zen. Efeson eta Epidauron berari eskainitako tenpluak zeuden.

Animalia basatien babesle gisa, piztiez eta txoriz inguratua irudikatu zuten. VI. mendean tunika luzez jantzia ageri da, geziak jaurtikitzeko jarreran, eta Apolo anaiari lagunduz askotan. Aro klasikoan eta helenistikoan jantzi motzez irudikatu zuten, ibilian bezala, arkua eta gezi zorroa aldean eta orein eme bat edo zakurrak atzean zituela.

Big image
Big image
Big image
Diosa Artemisa (Àrtemis).