Julen eta Pablo
Lanak
Marrazoa
Marrazoei buruzko informazio
Marrazoa arrain mota bat da, kartilagozko hezurdurakoa, hau da, hezur "bigunak" dituena, azkarrago eta hobeto mugitzeko. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak. Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zaio aste baten buruan.
Arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Horregatik, harrapakinak ehizatzeko usaimenez baliatzen dira. Ur kopuru handiaren erdian dagoen odol tanta bakar bat usain dezakete marrazoek. Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuei esker. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat, Marrazo Zuria eta Tigre Marrazoa esaterako.
Marrazoak obiparoak dira, baina ez dute bere arrautzak lurrean jartzen, marrazo emea bere arrautzak bere sabelan fekundatzen ditu eta gero jaiotzen direnean kanpora ateratzen dira.
Marrazo espezie batzuk:
- Zezen marrazoa (Odontaspis taurus)
- Limoi marrazoa (Negaprion brevirostris)
- Zerra hortzdun marrazoa edo marrazo beldurgarria (Odontaspis ferox)
- Iratzo Marrazoa (Mitsukurina owstoni)
- Marrazo muturmotza (Lamna nasus, Bonnaterre, 1788)
- Marrazo zuria (Carcharodon carcharias, Linnaeus, 1758)
- Marrazo mturluzea (Isurus oxyrinchus, Rafinesque, 1810)
- Marrazo erraldoia (Cetorhinus maximus, Gunnerus, 1765)
- Marrazo balea (Rhincodon typus, Smith, 1828)
Argazkia
GABONAK
Julenen Gabonak
PABLOREN GABONAK
EZ DIDATE UZTEN
jULEN
Behin oso berandu oheratu nintzen eta urrengo goizean oso berandu oheratu nintzen eta urrengo goizean oso berandu altzatu nitzen. Asko kostatu zitzaidan altzatzea eta logura asko nuen baina azkar baino azkarrago jantzi nintzen eta berandu altzatzeagatik amak memelo hutza nintzela esan eta korrika joan nintzen eskolara, baina, eskolara iristean arroparen azpian pijama nuela konturatu nntzen eta lagunak ikustean hau esan zidaten - Ilajea daukazuna! - Eta bobo utza nintzela esan zidaten pijama eramateagatik.
Zerbait gehiago gertatzen bazait eta barregarria bada kontatuko dizut, hurrengora arte!
Dinosaurioen desagerpena
Dinosauroak animalia talde bat dira, superordena biologiko bat osatzen dutenak. Gaur egungo hegaztiak dinosauroen ondorengoak direla uste da, eta horregatik hauekin batera klasifikatzen dira. Dinosauro izena Richard Owenek proposatu zuen 1842an. Britainia Handian aurkitutako narrasti erraldoien fosilak deskribatzeko izena zen. Grezieratik dator:(Deinos, "izugarria") eta (Saura, "musker" edo "narrasti"). Orokorrean izen zientifikoagatik ezagutzen ditugu eta jendeari arraro egiten zaizkio izen horiek. Owenen intentzioa ez zen beldurra sartzea, baizik eta animalia hauen tamainaz ohartaraztea.
Dinosauroak Triasiko aroaren erdialdetik Kretazeoaren amaiera arte ugaritu ziren, noiz gehienak, hegaztiak ezik, galdu egin ziren. Hipotesi asko dagoen arren, onartuena meteorito batek lurra jo zuena da. Duela 210-225etik, 65 miloi urtera arte hori gertatu zen. Meteoritoa Mexikon erori zen, Hego Amerikan. Dinosaurien lehen aztarnak Arabian aurkitu ziren, Titanosaurus batena eta Lur osoan aurki daitezke aztarnak
Fosil asko oraindik aurkitu behar badira hegaztiak ez diren dinosauroak, orokorrean, handiak direla esan daiteke. Euren barruan ere sauropodoak oso handiak ziren. Orokorrean hartuta azpitalde gehienak euren inguruan zeuden beste animaliak baino handiagoak ziren. Hau izan daiteke publikoaren artean sortu duten interesaren oinarrietako bat. Hala ere dinosauro txikiak ere baziren, batzuk oilo baten tamainakoak, Compsognathus bezala, baita txikiagoak ere. Dinosauro txiki hauetatik agertzen diren fosilak ez dira hain ondo kontserbatzen, tamaina txikiko hezurrak errazago hausten baitira.